Zenbat dakizu sorginez?

EUSKAL HERRIKO SORGIN EHIZATIK GAUR EGUNERA

Emakumearen irudi baldintzatua

Sorginei buruz hiru galdera erantzuteko helburuarekin, hona hemen gure ikerketa lana!

Kaixo! Gu Irene Garcia eta Caterina Calvo gara, Lauro Ikastolako ikasleak. Gure helburua sorgin ehizatik abiatuta errepresioaren zergaitiak eta eragina ezagutu ondoren, historian zehar emakumearen irudia nola baldintzatua izan den ikertzea da, zientzian, gizartean, zein bizitzan.

SARRERA

Sorginak. Itsusiak, maltzurrak eta gorrotatuak. Horrela erakutsi dizkigute gure bizitza osoan zehar eta beraz, horrelakoa da haiengan dugun irudia. Hauetan pentsatzean zalantza ugari sortzen zaizkigu. Egiazkoak edo soilik mitologiako pertsonaiak ziren? Benetan gaizkileak al ziren? Zer izan zen sorginen ehiza? Zer suposatu zuen? Jasandako errepresioa merezi al zuten? Horrela denbora luzez jarraitu ahalko genuke, erantzunik gabeko galderak sortuz. 

Sorginen ehiza mundu osoan emandako emakumeekiko jasartze eta erahilketa izan zen. Euskal Herrian izugarrizko garrantzia izan zuen gertakaria izan zen. Hala ere, gure ikuspuntutik, gizarteak barneratuta ez duen gaia izaten jarraitzen da.

IRAKURRI BAINO LEHEN…

Gure ikerketarekin jarraitzeko eta ikusteko zenbat ikasi daitekeen egin dugunarekin, irakurtzen hasi aurretik hurrengo galdetegia erantzungo bazenute eskertuko genuke: Galdetegia

Ondoren, gure ikerketa irakurri ostean erabilgarria izango litzateke guretzat galdetegia berriro ere betetzea. Eskerrik asko!