Emakumea

Zergatik emakumeek pairatu zuten gehiago?

Emakumeak, gizonak, umeak, apaizak… Guztiak izan zitezkeen sorginkeriaren biktima. Hala ere, gaur egunera soilik emakumearen irudia heldu zaigu biktima nagusi bezala, haiek pairatu baitzuten gertakaria bortitzago. Baina, hau zergaitik? Galdera honen erantzunak garaiko pentsaerarekin harreman zuzena du, baita aurretik egondako sineskeriekin ere.

PATRIARKATUA

Horretarako, patriarkatuaren lehenengo aztarnak ikertzea ezinbestekoa da. Patriarkatua  sistema politiko, ekonomiko, erlijioso eta sozial bat da. Gizonezkoaren autoritate eta nagusitasunean oinarritatuta dago eta gizonezkoei garrantzia gehiago ematen die emakumei baino, generoa dela eta. 

Sistema honen hastapenak ezagutzeko La guerra más larga de la historia liburuaz baliatu gara, Lola Venegasek, Margó Venegasek eta Isabel Martínez Revertek idatzitakoa. Haiei dagokienez lehenengo inperioetan eman zen kapitalismoaren hasiera, kulturak oraindik  garatzen zeudenean. Anderson eta Zinsser historiadoreek Historia de las mujeres liburuan Homerok Antzinako Greziar garaiko pentsaerak bildu zituela, lege erromatarrek haien pentsatzeko era isladatu zutela eta Itun zaharrean, adibidez, sorkuntzaren mitoa sortu eta emakumea gizonaren azpitik jarri zutela esaten dute.

Kultura hauetan guztietan gerlari eta konkistatzaile gizonezkoek estatus handiagoa jaso zuten etxeko lanetara behartuta zeuden emakumeak baino. Gainera, kultura horietan emakumea gudatik, gobernutik, zientziatik, filosofiatik, legetik eta kasu batzuetan erlijiotik kanporatuta zegoen. Azkenengo honetan, emakumea Torá-ren eta Talmuden ikasketetatik baztertuta zegoen, Eliza katolikoan, emakumeek debekatuta zuten abadetza.

Kultura hauek guztiek transmititzen zituzten baloreez elikatu ziren ondorengo belaunaldiak, gaur egunera heldu arte. Mary Beard historiagileak esaten du Odisean agertzen den eszena bat, Telemako eta Penelope harremantzen dituena, lehen kasu idatzia dela non gizon batek isiltzeko agintzen dion emakume bati. Telemakok hau esaten dio Peneloperi: «Vuelve a tu habitación, ocúpate en las labores que te son propias». 

Horrelako kasuak, emakumearen gutxiagotasuna gizonarekiko erakusten dutenak, oso ugariak izan dira eta pentsalari eta autore askok esaldi oso deigarriak bota dituzte. Aristotelesek esaten zuen emakumea “gizon deformea” zela. Cervantesek bestalde, animal inperfektu deitzen zituen. Quevedok idatzi zuen emakumeari buruz: “es buena cuando está en la sepultura”. Rousseauk defendatzen zuen neskatoek obedientzian, kastitatean eta sumisioan oinarritutako hezkuntza bat, horrela gizona atsegintzeko.

Emakume maltzurrak, errudunak, alferrikakoak, lizunak, nagiak eta ehunka adjektibo iraingarri gehiagorekin bete ziren historiako obra literario askoren orrialdeak. Esate baterako, Bibliako Itun Zaharra edo lehenengo filosofoen esanak. 

Gerda Lerner bezalako historialariek, historian zehar egondako kultura aintzindariek, hau da, greziarra, erromatarra edo babilonikoa adibidez, emakumeak pairatutako gutxiagotasuna eta mendekotasunaren egile izanez gain, emakumeen jarrera sexualarenganako arauak ezarri zituztela diote. Arau hauek, familiako gizonezkoek eta estatuak berak ezarri zituen, ezkondu baino lehenagoko emakumeen birjintasunaren segurtasuna baieztatuz, ezkondutako emakumeen fideltasuna bermatuz, gizonezkoei bikotearen desleialtasuna emakumearen heriotzarekin zigortzeko eskubidea emanez, gizonaren aldeko adulterioa baimenduz eta dibortzioa debekatuz. 

Kastitatea eta birjintasuna harreman zuzena zuten obedientziarekin. Historia osoan zehar emakume garbi eta manakorraren ideia egon da, eta aldi berean, aita edo senarra desobeditzen zituen emakume zigortuaren ideia. Honekin, egoera ezinhobea bihurtzen zen kultura aintzidari haietan, arau hauek kaosa ekiditzeko balio baitzuten eta batzuk gaur egunera arte iraun dute.

Zuzenbidea eta legeak ingrediente nahitaezkoa izan ziren emakumeekiko menpekotasuna ezartzeko. Izan ere, zuzenbide erromatarretik axioma imbecillitas seu fragilitas sexus («sinpletasun mentala, emakumezkoaren ahultasuna») legeetan presente egon da ehunka urteetan, eta Espainiaren kasuan, XX. mendera arte. 

MALLEUS MALEFICARUM

Inkisidoreen eta sorgin-ehizaren garaiko pentsamendua aztertzea eta garaiko emakumea eta gizonaren arteko ezberdintasunak ikertzea beharrezkoa da sorginkeria eta emakumearen arteko harreman nabaria ulertzeko. XV. mendearen bukaeran sorginkeria eta deabruaren arteko paktuen berri ematen zituzten hainbat lan idatzi argitaratu ziren. Haien artean Malleus Maleficarum, Jose Duesok haren liburuan esan zuen moduan, Europa osoko sorgin ehiztariek erabilitako gidaliburua izan zena.  1486an idatzi zen, Kramer eta Sprenger izeneko inkisidore dominikar batzuen eskutik. Idazlan honek eragin handia izan zuen Europan eta idatzi zenetik 1669ra arte 30.000 ale banatu ziren. 

Barrutik, eztabaida eskolastiko baten itxura zeukan eta galdera-erantzunez osatuta zegoen, hauetako bakoitzeko erantzun luze bat emanez. Liburu honek ez zuen sorginkeriaren kontzeptua bildu, hau jada sortuta baitzegoen, baizik eta haien pentsamendua arrazoitzeko erabili zuten. Lehen aipatu dugun bezala, liburua galdera ezberdinez osatuta dago. “¿Cuál es la fuerte del aumento de las obras de brujería? ¿De dónde nace que la práctica de la brujería haya crecido en tan notable medida?” eta “De si la creencia de que seres como las brujas existen es parte tan esencial de la fe católica, que mantener con obstinación la opinión contraria tiene un manifiesto sabor a herejía” Malleus Maleficarum liburuko egileak  erantzuten saiatu ziren galdera batzuk dira hauek. 

Gure helburua lortzeko eta gure galderaren erantzuna bilatzeko “¿Por qué la superstición se encuentra ante todo en las mujeres?” galderaren erantzuna aztertu dugu. Honetan historian zehar sorginkeria eta emakumearen irudiari buruz esan diren uste ezberdinak aldarrikatzen zituen haien sineskeria baieztatzeko. 

Liburuak dioenez, naturan hiru gauza daude ontasun eta bizioaren neurritasuna kalkulatzen ez dakitenak: Hizkuntza, Elizgizona eta Emakumea. Espiritu on batek hauek hartzean bertutean bihurtzen dira. Espiritu martzur bat, ordea, biziorik txarrenean jausi daiteke. Hizkuntza eta elizgizona alde batera utzita, emakumearen pertzepzioan murgilduko gara. 

Bibliaren Itun Zaharreko Ecclesiasticus XXVean aipatzen zen moduan, “no hay ira superior a la de una mujer” eta Malleus Maleficarum honela dio emakumearen gaixotasuna adieraziz: “todas las malignidades son poca cosa en comparación con la de una mujer”. Emakumearen irudiari buruz ere San Mateo apostoluaren hitzak aipatzen ditu: “¡Qué otra cosa es una mujer, sino un enemigo de la amistad, un castigo inevitable, un mal necesario, una tentación natural, una calamidad deseable, un peligro doméstico, un deleitable detrimento, un mal de la naturaleza pintado con alegres colores!” Gizona eta emakumearen arteko desberdintasuna ere nabarmentzen da, esate baterako, Cicerón erromatar filosofoaren hitzetan: “Los muchos apetitos de los hombres los llevan a un pecado, pero el único apetito de las mujeres las conduce a todos los pecados, pues la raíz de todos los vicios femeninos es la avaricia”. Seneka filosofo erromatarraren Tragedias liburuaren zitak ere erabiltzen dira: “ Una mujer ama u odia; no hay tercera alternativa. Y las lágrimas de una mujer son un engaño pues pueden brotar de una pena verdadera, o ser una trampa. Cuando una mujer piensa a solas, piensa el mal”. Emakumea zuzenean maltzurkeriarekin lotzen du liburuak eta ideia hauek babesteko historian zehar egondako pertsonaia nagusien esaerak erabiltzen ditu. Formatu hau erantzunaren gainerako puntuetan errepikatzen da.  

Hala ere, liburuak ez du maltzurkeria emakume guztiekin identifikatzen, soilik emakume gaiztoekin. Ecclesiasticus XXVIan aipatzen den moduan, “Bendito el hombre que tiene una mujer virtuosa, pues el número de sus días se duplicará”. Ona den emakumearen irudia goraipatua da eta Biblia beran, bi emakume horien adibideak daude. Esate baterako, Bibliako Itun zaharrean Evari, hau da, lehenengo emakume tentatzaileari buruz hitz egiten da. 

Bibliako itun berrian, berriz, Evaren irudi zikina garbitu egiten da Maria Birjinaren agerpenarekin. Honetan emakume birjinen eta beste emakume santuen goraipaketa ematen da nazioak, estatuak eta hiriak kristautasunaren bide onera eramaten baitzituzten. 

Jarraitzeko, liburuak dioenez, arrazoi ugari daude emakumeen superstizio handiagoa ondorioztatzen dutenak. Lehenik, sineskorragoak direla diote, hortaz, deabruaren helburu nagusia fedea hondatzea denez, beraiengara jotzen du. Hau arrazoitzeko Ecclesiasticus XIXan esaten den esaldia aipatzen da: “quien es rápido en su credulidad, es de mente débil, y será disminuido.” Beste alde batetik, emakumeen naturak hauek sentikorragoak izateko laguntzen duela esanez, espiritu gaiztoen influentzia pairatzeko biktima errezagoak direla esaten dute. 

Galderaren erantzunean aipatzen den beste arrazoi baten arabera, emakumearen adimenaren eta ulertzeko gaitasunaren jatorri ezberdina dago. Terencio idazle erromatarraren hitzez, “en lo intelectual, las mujeres son como niños” eta Itun Zaharrean Porverbios XIn deskribatzen den moduan, “Zarcillo de oro en la nariz del puerco es la mujer hermosa y apartada de razón”, hau da, emakume bat ederra izan arren, jakintasuna eta duintasuna ez izatean bere kanpoko itxura ez du ezertarako balio. Inkisidoreek haien liburuan esaten dute, emakumeak fisikoki eta psikologikoki ahulagoak izatea, sorginkerian gehiago sartzearen arrazoi nagusia dela. 

Hala ere, haien ikuspuntutik, arrazoi naturala emakumeen superstizioa handiagoa izateko gizonarekin konparatuz haragizko izaera duela da. Esaten dute emakumearen sorkuntzan akats bat egon zela, saihets-hezur kurbo batetik jaio baitzen. Honek animali inperfektu batean bihurtzen du emakumea eta horregatik, beti gezurretan dabilena. Liburuan, Catónen bi zita gehitzen dituzte haien pentsamendua indartzeko: “Cuando una mujer llora teje redes” eta “Cuando una mujer llora, se esfuerza por engañar a un hombre”.

Azaltzen den hurrengo arrazoia, emakumeen fede urritasuna da. Honetan Evari erreferentzia egiten diote, bera lehen emakume tentatzailea izan zelako. Itun Zaharreko Genesian, El pecado fragmentuan, Eva eta sugearen bekatua azaltzen zen. Liburuak sugearekin egoera aipatzerakoan, Eva fedea eta Jaungoikoaren esanak zalantzan jartzen dituela esaten du eta honekin batera Femina hitza Fe eta Minus hitzetatik datorrela diote. Dena den, aurrekoa Femina hitzaren etimologiaren bertsio propioa da, latinez “femina” eme esan nahi duelako. Ez hori bakarrik, etimologikoki femina hitza bulartzen duena da. Hala ere, Birjin Santuaren irudia berriro ere goraipatzen dute, bere kasuan fedea guztiz baliogarria zela esanez. Haien argudioa hurrengoarekin bukatzen dute: “Por lo tanto, una mujer malvada es por naturaleza más rápida para vacilar en su fe, y por consiguiente, más rápida para abjurar de la fe, o cual constituye la raíz de la brujeria.”

Bibliaren lehenengo itun honetan emakuaren irudia maltzurtzen dela esaten du liburuak. Gainera, Evak bekatu egin zuela esaten dute, fede gutxi izandako lehenengo emakumea izan zelako. Sugeak Evari galdetu zionean ea zergatik zuhaitz guztietatik jaten ez zuten, Evak bere erantzuna ematean zalantzan zegoela erakutsi zuen. Honen ondorioz haien ikuspuntutik, Evak jainkoaren hitzean fede gutxi zuela erakutsi zuen. Gainera, hau indartzen dute “Femina” hitzaren etimlogia azalduz. Feminak, emakumea latinez esan nahi du. Azaltzen dute nola “Fe” eta “Minus” hitzetatik osatu zen “Femina”, Evaren ondorengoak, hau da, emakumeak fede gutxikoak direla adieraziz. 

Emakumearen borondate naturalari dagokionez, emakumeak iraganean maitatu zuen norbait etorkizunean dion gorrotoa aipatzen dute. Seneka aipatzen dute oraingoan: “Ninguna fuerza de las llamas o de los vientos henchidos, ninguna arma mortífera, deben temerse tanto como la lujuria y el odio de una mujer que ha sido divorciada del lecho matrimonial.” Hau isladatzeko Genesi XXXko Joseren egoera azaltzen dute. Honetan emakume batek Jose akusatu eta enkartzeleratu zuela esaten da, berarekin egindako adulterio delitu bat ez onartzeagaitik. Sorginak agertzearen kausa nagusi bezala, ezkonduta  edo ezkongai dauden pertsonen arteko lehia dela baieztatzen dute. Hau dela eta, jeloskortasunak paper nagusia jokatzen du, Ecclesiasticus XXXVIIn esaten den moduan, “No consultes con una mujer acerca de aquella de quien está celosa”. Hau esaten du, egoera horretan emakumearekin hitz egitea alferrekoa izango delako, beti jeloskor egongo baita eta hau emakume gaiztoaren maltzurkeriarekin lotzen dute.

Liburuan arrazoitzen duten bezala, emakumeen arteko gorrotoa nabaria izatean,  gizonenganakoa indartsuagoa izango da. Ezkontzak hau ekartzen duela diote eta emakume batekin ezkontzeaz Sokratesek zer pentsatzen zuena esaten dute: “Si no lo haces estarás solo, tu familia morirá y te heredará un ajeno; si lo haces sufres eterna ansiedad, quejumbrosos plañidos, reproches respecto de la porción correspondiente al matrimonio, el fuerte desagrado de tus parientes, la charlatanería de una suegra, el encornudamiento, y una, llegada, nada segura de un heredero.” Emakumea, eta batez ere, emaztearen irudia guztiz zikin uzten dute kontraesankorrak, desobedienteak, oldartsuak eta gaiztoak direla esanez. 

Hortaz, haien hitzez, emakumeen adimenaren ahalmenak eragiten duen fedearen urritasuna eta emakumeen neurriz gaineko pasio eta sentimendu menderaezinek sortzen duten mendekua dira sorginkeria ekintzak gauzatzeko arrazoietako batzuk.

Inkisidoreek, emakumeak oroimen ahula dutela ere aipatzen dute. Haien bultzadak jarraitzeko joera dutela azaltzen da liburuan, diziplina gutxikoak direlako eta memorian gordetzen duten eta dakiten bakarra hori delako. Honengatik Teofrastok esandakoa aipatzen dute: “Si se le entrega toda la administración de la casa, pero se reserva algún minúsculo detalle para el propio juicio, ella pensará que uno exhibe una gran falta de fe en ella, y amará rencillas; y si uno no pide pronto consejo, ella le preparará veneno y consultará a videntes y augures, y se convertirá en una bruja”. 

Honen arira, Senekak Medearekin irudikatzen duen pertsonaia haserrea emakumearen menderatzera lotzen dute, Medeak esandakoa zitatuz: “¿Por qué dejas de seguir tu impulso feliz; cuán grande es la parte de la venganza con que te recocijas?”. Hemen emakumea menderatuta ezin dela egon frogatzen du haien ikuspuntutik, haien bultzada propioak jarraitzen dituztelako, hauek suntsitu arte. Adibidez, hainbat emakumeek haien buruaz beste egin zutela penaz edo amodioz haien alde erabiltzen dute hau argudiatzeko. 

Azkenik, atal honekin bukatzeko, munduko erreinu gehienak emakumeek suntsitu zituztela baieztatzen dute. Hala ere, soilik hiru adibide aipatzen dituzte: Cleopatra eta Erromako inperioak bere erruz pairatutako gaitzak, Jezabel eta judutar herriak izandako zorigaitzak eta Helenak eragindako Troyako inperioaren gainbehera. Hau dela eta justifikatzen zuten garai hartan munduak emakumeengatik sufritzea. 

Malleus Maleficarumeko galdera honen erantzunarekin bukatzeko, gorputzaren haragizko desirak aipatzen ditu. Honen haritik, gizakiari sortu zaizkion kalteak kontaezinak direla diote eta Catón de Utica aipatzen dute honetarako: “ Si el mundo pudiera librarse de las mujeres, no careceríamos de Dios en nuestras relaciones”. Haiek honekin aldarrikatzen dute emakumeen maltzurkeria gabe, eta beraz, sorginkeriarik gabe, munduak hainbat arrisku gutxiago izango lituzkeela. Honekin jarraitzeko, Valerlok Rufinorik esaten duena aipatzen dute: “No sabes que la mujer es la Quimera, pero es bueno que lo sepas, pues ese monstruo tenía tres formas; su rostro era el de un radiante y noble león; tenía el asqueroso vientre de una cabra, y estaba armado de la cola virulenta de una víbora”. Honekin esan nahi dute emakumea itxuraz ederra izan arren, ukimena kutsatzen duela eta berarekin bizitzea hilgarria dela.

Honekin jarraituz, emakumearen beste propietate maltzur bat bere ahotsa da. Naturaz gezurtia dela esaten dutenez, bere ahotsaren bitartez zauritzen duela baieztatzen dute. Sirenak, emakumeak ere direnak, hau ere egiten zuten. Haien kantuarekin marinelak liruratzen zituzten, gero hiltzeko. Esaten zutena indartzeko, Valerlok Rufinari esaten diona aipatzen dute: “Cuando habla, es un deleite que aroma el pecado; la flor del amor es una rosa, pues debajo de su capullo se ocultan muchas espinas”.

Planta, jarrera eta jantziei dagokienez, liburuaren hitzetan, “no hay hombre en el mundo que se esfuerce tanto por complacer al buen Dios, como una mujer común estudia sus vanidades para complacer a los hombres.” esaten da.

Emakumea heriotzarekin ere lotzen dute. Honela dio Eclesiastés VII: “Y yo he hallado más amarga que la muerte la mujer, la cual es redes y lazos su corazón; sus manos como ligaduras. El que agrada a Dios escapará de ella; más el pecador será preso en ella.” Emakumea, heriotza edo deabrua baino latzagoa dela diote eta Itun Zaharreko Genesia III El pecado aipatzen dute oraingoan ere. Honetan esaten dute deabruak Evarengan bekatua piztu zuela eta, aldi berean, honek Adan seduzitu zuela. Evarengatik izan ez balitz, Adanek ez luke Evak eskaini zion fruitu debekatua jango eta  ez luke gure arima eta gorputza heriotzera bidaliko. Hortaz, Eva deabrua baino latzagoa da. Beste alde batetik heriotza baino latzagoa dela diote, heriotza naturala delako eta soilik gorputzarekin bukatzen duelako. Emakumean jaio zen bekatua, berriz, arimarekin bukatzen duela eta gorputza bekatuaren zigorrera bideratzen duela esaten baitute.  Beste arrazoi bat ere ematen dute hau azaltzeko, heriotza aurkari zintzoa dela diote, emakumea aurkari sekretu eta minbera den bitartean. Gizona, emakumearen menpe geratzen dela diote, harrapatuta egongo balitz bezala eta hau lortzeko sorginkeriaz baliatzen direla ere esaten dute.

Bukatzeko, sorginkeria guztia haragizko desiratik datorrela diote, emakumeetan aseezina dena. Honekin batera Proverbios XXX zitatzen dute: Tres cosas hay que nunca se hartan; aun la cuarta nunca dice basta: la matriz estéril. Por lo cual, para satisfacer sus apetitos se unen inclusive a los demonios”.

NAFARROAKO KONKISTAREN ONDORIOAK

Euskal Herrian, Nafarroan konkretuki, sorgin ehiza garaian emakumearen egoera ikertzea funtzezkoa da haien sorginkeriarekiko harremana finkatzeko. Horretarako, Nafarroako konkistak emakumearen irudiarengan sortu zituen ondorioak aztertu ditugu Amaia Nausiaren Mujeres sometidas, mujeres descarriadas liburuaren bitartez.

Nafarroako konkistak (gehigarri 6) ondorio politiko, administratibo, sozial eta ideologikoak ekarri zituen. Frantziako Luis XII eta Espainiako Fernando Katolikoaren arteko grina, estatu modernoa sortzeko oinarria izan zen. Estatu hau familian eta ezkontzan bermatzen zen, hau da, erljio katolikoak inposatzen zuen ideologian. Hortaz, estatu berri honek funtzionatzeko, beharrezkoa zen diziplinatzea portaera publikoak eta pribatuak. Prozesu honen biktima nagusietako bat emakumea izan zen.

Nafarroako emakumeek paper garrantzitsua jokatu zuten, gerran zehar eta hau amaitzerakoan. Gizonak kanpoan zeuden bitartean haiek izan ziren krisi ekonomikoari aurre egin ziotenak eta gizartea aurrera eraman zutenak. Gerraz gain, Europan zegoen egoera ez zen batere ona. Ondasun eta zerbitzuen prezioak etengabe igotzen hasiak ziren eta soldatak aldiz mantendu egin ziren. Honekin batera, nekazaritza krisiak eta lan falta, besteak beste, izan ziren ekonomia suntsitu zutenak biztanle asko pobrezian utziz. Egoera hau dela eta gaztelako biztanleriak emigratu egin zuen krisi demografiko bat sortuz. Nekazal guneetan bizitzea oso zaila zenez, nekazariak hirietara joan ziren. 

Nafarroari dagokionez, gerra garaia ostean familia askoren bizitza ezegonkorra bihurtu zen. Gizona zen garai hartan familia ekonomikoki mantentzen zuena. Hortaz, hau gerrara joaterakoan edo han hiltzerakoan, familia diru sarrerarik gabe eta baliabiderik gabe uzten zuen. Familiaren erantzunkizun osoa emakumean bildu zen eta honen ondorioz garai hartan zaurgarrienak haiek ziren. 

Egoera hauetan emakumeek autonomia lortu zuten. Krisialdietan haiek ziren gizonaren papera hartzen zutenak. Garai hartako ekonomia, nekazaritzan oinarritzen zen gehienbat, bigarren maila batean artisautza eta merkataritza utziz. Emakumeak bakarrik geratzerakoan, haien lana zen gizonak egiten zituen ekintzak aurrera eramatea, etxeko lana egiten zuten bitartean. 

Emakume bat gizon batekin ezkontzean identitate legal berria izateaz gain, lanari dagokionez erantzunkizun berriak eskuratzen zituen. Garai hartan, gremioetan lan egiten zuten gizonen emazteek ere lan egiten zuten, nahiz eta haien lana bigarren maila batean egon. Ohikoa zen emaztea zorrak kobratzea eta kontaketa liburuak egunera eramatea. Hortaz, emakumeak gizonak beste lan egiten zuen, ezberdintasun bakarra, ezagutze gremial edo legalik ez zutela zen. 

Erdi Aroan zehar, ikasketa formalak eskaintzen hasi zizkieten emakumeei, horrela, hauek kargu altuagoetara heltzeko. Gremio askok, emakumeak onartzen zituzten eta beste askok, aldiz, ez. Gizonak, gremioaren egoera ona zenean, toleranteagoak ziren emakumeekin lan eremua partekatzeko. Gremioaren egoera txarra zenean, berriz, emakumeen soldata gizonena murrizten zuenez, ez zuten ondo ikusten. Gainera, emakumeen soldata familiako ekonomia laguntzen zuen, hau da, ez zen soldata independiente bat bezala ikusten. Honen ondorioz, soldaten ezberdintasuna handia zen. 

Jarraitzeko, alargun geratzen ziren emakumeak, gremioetan lan egiten zuten senarra izandakoak, gizonaren lana haren esku geratzen zen. Haien senarrarekin lana egiten ikasi arren, gremioek ez zuten emakumearenganako konfiantzarik, ondorioz, ofizial bat ezartzen zioten lana bideratzeko. Gizonaren soldata familiako ekonomiatik desagertzean, emakumeak ez zuen diru nahikorik lortzen familia aurrera ateratzeko, beraz, pobrezian bukatzeko arrisku handia zeukaten. 

XVI. mendera arte, emakumeak sendagileak ziren. Mende hartan aldaketa bat egon zen, iraganean lagungarria izan zen lana, superstizioetan oinarritzen zela esaten hasi zen, haien fidagarritasuna zalantzan jarriz. Inkisizioa eta medikuntza arloa izan ziren ideia hauek hedatu zituztenak, medikuntza liburuetan eta gizonen lanean oinarritzen zen bitartean, emakumeek lantzen zuten medikuntza esperientzian eta naturaz gaindiko indarretan funtsatzen zelako. 

Herritarrek, konfiantza gehiago zeukaten sendagileengan, haien lana merkeagoa zelako medikuenarekin konparatuz eta haien esperientzia belaunaldietatik igaro zelako. Gainera, sendagileen aurkikuntzak sukaldean hasi ziren, bertan hainbat ordu igarotzean medikuntza arloko jakituria garatuz joan zirelako, errezeta ezberdinak frogatuz eta hauek pazienteetan aztertuz. Emaginen lanarekin gauza bera gertatzen zen.

Laburtzeko, betidanik emakumeen arloak izan zirenak gizonek bereganatu zituzten, sorginkeria erabiltzen zutelako aitzakia erabiliz eta arlo haietako dirua gizonen esku jarriz. 

1691an usufruktuaren legea onartu zen, Estellako Korteen eskuz. Honek bi ezkongaietatik bat hiltzerakoan bere ondasunak besteari uzteko ahalmena eskaintzen zuen. Emakume alargunen kasuan, ondasunen administratzailea bihurtzen zen, ez jabea. Emakumea berriro ezkontzekotan, bere aurreko senarraren ondasunak bere senar berriak hartuko zituen. Beraz, honen ondorioz, emakume alargunak berriro ezkontzea saihestu zuen legeak, ondareak familian geratzeko. Beste alde batetik, emakumeari autoritate gehiago ematen zion honek. Bizitzeko eta haren familia aurrera eramateko erreztasuna eskuratzen zuelako honen bidez. Gainera, semeen eskuetan geratuko ziren usufruktuak emandako ondasunak, beraz, emakumea zen hauek administratzen zituena eta, hortaz, familiako burua. Hala ere, eskubide honek emakumeak etxean geratzeko eta seme-alabak zaintzeko helburua zuen. 

Usufruktuarekin batera, ezkonsaria ere emakumeari bizitzeko segurtasuna ematen zion. Honetan, alargun geratzen zen emakumeak, berak ezkontzerakoan eskainitako ondasunak berreskuratzen zituen. Usufruktuan ez bezala, ondasun hauek emakumearen jabetzakoak ziren. Ezkonsariak, pobreziatik ateratzeko eta askotan ere bigarren aldiz ezkontzeko ahalmena ematen zien. 

Usufruktuak eta ezkonsariak emakumeei eskaintzen zieten autonomia, beldurgarria zen garaiko gizartearentzat. Honen ondorioz, diziplamendu eta kontrol desberdinak ezarri ziren.

Garai hartako gizartea, orden sozialean eta kristautasunaren ideietan oinarritzen zen. Hauetatik kanpo kokatzen ziren emakumeak, disziplinarik gabeko pertsonak bezala ikusten ziren. Garaiko tratatu-idazle askoren hitzez, giza pasioak ziren gure bizitza gidatzen zituztenak eta Jangoikoak gizonari inteligentziaren gaitasuna eman zion, hauek kontrolatu ahal izateko. Aldi berean, honek esaten zuen emakumea gizaki ahul eta adimen maila baxukoa zela, hortaz, gizonek bekatu egiten bazuten, emakumeek eragindako tentazioaren erruz zen. 

XVI. mendeko garaiko orden soziala jarraitu nahi zuten emakumeek, irudi ona lortu ahal izateko hiru era ezberdin zituzten: birjina, ezkondua edo alarguna izatea.

Birjina izatean kastitatea praktikatzen zuten, era honetan haien garbitasuna erakusteko. Beste alde batetik, ezkontzen ziren emakumeen pentsamenduak ugaltzean oinarritzen ziren. Azkenik, alargunak ziren emakumeei galdutako kastitatea praktikatzeko ahalmena zutenak. Pobreziak, ezjakintasunak edo laguntza faltak emakume asko hiru figura hauetatik aldentzen zituzten, bizitzako “okerreko” bidera gidatuz.

Alargun geratzen ziren emakumeak arazo bezala ikusten ziren gizartearen begietatik. Ezkontzaren mugen artean bizi ostean, libreak ziren eta honek ondorio txarrak izango zituela pentsatzen zuen gizarteak. Egoera honen aurrean, gizarte modernoak, kontrolatzeko ideologia bat sortu zuen, paternalismo izenekoa. Honek emakumea gizonezko autoritatea bati lotzen zuen eta etxeko eremuan egon behar zela esaten zuen. Emakumea gobernatuta egon behar zuela ahula izateagatik esaten zuen, beraz, gizona emakumea dominatu eta emakumea menpekoa bihurtu behar zen. Emakume askok arau hau ez jarraitzean, gizarteak zigorretara jo zuen. 

Kontrol hau ezartzeko, komunitateko kide guztiek besteen bizitzaren berri izan behar zuten, desoreka posibleak ekiditzeko. Kontrol honen bidez errezagoa zen gizarterako arazo bat suposatzen zuten pertsonak identifikatzea eta salaketak egitea. Hau hobeto burutzeko askotan zaindariak zeuden herrietan, gauetan errondak egiten zituztenak, gertakariez ohartu ahal izateko. Askotan zigorra erbesteratzea zen, hau, bizitza osorako zigorra izanik eta emakumea pobrezian uzten zuen. Beste askotan, azoteak jasotzen zituzten zigor bezala, honek umilaziora eramanez. Umilazio publikoa zen, beste herritarrak beldurtzeko eta lizunak ziren ekintzetatik aldentzeko erabiltzen zen metodologia. Honi guztari errepresio esan ahal izan zitzaion eta honen jarraipena, urte batzuk igaro ostean, Nafarroako sorgin ehiza izan zen.

KAPITALISMOA

Kapitalismoaren hasierak ere eragina izan zuen emakumearen irudian sorgin ehiza garaian eta honi buruz gehiago jakiteko, Oiane Valero Belaskoren Euskal Langile Andreak liburuaz baliatu gara.

Feudalismoa utzi zuen sistema ekonomikoa kapitalismoa da eta bere hasiera XV-XVI. mendeetan eman zen Ingalaterran. Honen faktore nagusi bat desjabetzea izan zen eta prozesu hau aurrera eramateko, sorgin-ehizak uste baino garrantzia handiagoa izan zuen. Garai horretan, krisi demografiko eta ekonomiko handia egon zen. Ez hori bakarrik, 1348an izurri beltzak Europako populazioaren heren bat hil egin zuen eta, hortaz, gizartean epe luzean aldaketak ekarri zituen. 

Ekonomia kapitalistaren helburu nagusia, gizarte aldaketetan burgesek galdutako boterea berreskuratzea zen. Krisi demografikoa zela eta, hainbat lur jabe gabe geratu ziren eta nekazariek hartu zituzten, lurjabe bihurtuz. Nekazari hauetatik asko emakume autonomoak ziren, hau da, ekonomiarekin bat etortzen ez ziren figurak. Hau konpontzeko eta aberastasuna boterean zeudenek soilik izateko, ezjabetza prosezua burutu zuten, herritarrei lurrak kenduz. Iraganean gremioetan eta nekazaritzan lan egin zuten emakumeak etxera bidali zituzten, hango lanak egitera eta soldatarik ez jasotzera. 

Aipatzekoa da ere, emakumeen gorputzen gainean ezarri nahi zuten kontrola. Sendagileak izan zirenak, antisorgailu eta abortu ekintzak aurrera eramateko moduak ezagutzen zituzten, hauek ugalketaren kontrako sexualitatea defendatuz. Erljioa eta demografia kontrolatzeko grina zela eta, bi ideiek talka egin zuten.

Ekintza sexualen inguruan zurrumurruak hedatzen hasiak ziren. Gainera, ekonomia kapitalistan arazoa izanda, boteretsuak beldur ziren eta kontrola berrezarri nahi zuten. Hortaz, errepresioa hasi zen, sorgin ehiza forman.