Gaur egun

ETIMOLOGIA

Lehenik eta behin, “sorgin” hitzaren etimologia aztertuko dugu, hainbat teoria baititu. Euskerari dagokionez, “sortu” eta “egin” hitzen bidez eratu zen. Emakumeak horrela deitzen ziren bizitza mundura ekartzen zutelako umeen bidez eta sendabelarren ezagutza zutelako. Naturaren bidez sendatzeko ahalmena zuten eta emakumeek informazio hori haien ondorengoei helarazten zieten, hau belaunaldietatik belaunaldietara gertatuz. Erdi Aroan emakume miresgarri hauek gizartean jokatzen zuten papera aldatzen hasia zen. Eliza Kristauak soilik Jangoikoak gorputzak eta arimak sendatu ahal zituela pentsatzen zuen eta beraz, haren eginkizunak egiteko saiatzen zen edonor zigortua izan behar zela pentsatzen zen. Honetaz aparte medikuen lana eta sorginena parekatuta zegoen, baina sendabelarren eginkizuna kritikatzen hasi zen eta, beraz, txartzat hartzen. 

Bestalde mitologia erromatarrean Sors, zortearen jainkoa zen. Euskeraz -gin edo -kin atzizkiek lanbidea edo ofizioa adierazten dute. Hau jakinda, sorginak zori ona edo txarraren eragile bezala aipatu daitezke. Bestalde, frantsesez erabiltzen den terminoa “sorciére” da eta baita kasu honetan ere, hitzak Sors jainkoan oinarria duela erakusten da. 

Hala ere, hizkuntza ezberdinetan oinarritzen diren teoria ezberdinak daude hitz honi buruz. Latindarrez, “Maleficae” esaten zaie sorginei, kaltegarriak edo gaiztoak direla adieraziz. Gainera, latina, elizaren hizkuntza bilakatu zen eta Inkisizioak gizarte talde honengan eragindako jazarpena ikusi eta gero terminoaren esanahiak lotura duela erakusten du. 

EUSKAL MITOLOGIA

Betidanik, sorginak euskal mitologiaren pertsonaia garrantzitsuenetakoak izan dira.  Historian zehar haiei buruz hitz egin da ahozko euskal literaturako kontakizunetan eta hauek haienganako gizartearen pertzepzioa isladatzen zuten. Sorginei buruzko euskal elezaharretan finkatu gara pertzepzio hau ulertzeko.

Alde batetik kondairetan Mari aipatzen da,  honek harreman zuzena baitzuen sorginekin. Koldo Alijostes Bordagarairen Euskal Herriko mitologiaren jainko eta jeinuak liburuan azaltzen den bezala, Mari Euskal Herriko jeinurik garrantzitsuena da eta beste pertsonaia mitologikoen liderra bezala ezagutzen zaio. Mari Naturaren erregina bezala aipatzen da. Pertsonaia honen jatorria kristautasunaren aurrekoa delarik, garai hartako gizarteak jainkosa moduan ikusten zuen Mari. 

Izen ezberdinak ditu jainkosak, baina Mari da ezagunena. Hala ere, bere kokagunearen arabera ezizena aldatzen zaio, adibidez: Txindokiko Mari, Muruko Mari edo Anbotoko Mari. Jose Miguel Barandarianen arabera, Mari ez da Maria izenetik etortzen, beste euskal jainkosa batzuen izenetatik baizik, esate baterako, Mairi, Maide edota Maindi.

Justiziaren  eta zintzotasunaren jainkosa izatean, era zorrotzean zigortzen ditu injustiziak, gezurrak, lapurretak, desleialtasuna, errespetu faltak eta arrokeria; besteei laguntzea, ordea, saritzen du. 

Kristautasunaren ondoren, herriak superstizioetan sinisten jarraitzen zuen. Honen adierazle Mariri eskatzen zizkioten faboreak ziren. Ekaitzaren kontrola jainkosak zuela sinesten zen eta herriak, apaizak barne mezei esker, bere kobazuloaren aurrean kokatzen ziren eguraldi txarra gelditzeko. 

Kondaira gehienetan Marik emakume eder baten irudia hartzen du baina animalia forma ere har dezake, baita haizearen, ostadarraren edo hodeiaren forma ere. Askotan ahari baten ondoan agertzen da, bere animalia bezala ezagutzen dena. Aurrean aurkeztu dugun moduan, akelarreetan deabruaren irudia akerraren bitartez ezagutzen zen, honek harremana du Mariren irudiarekin.

Bi seme dituela ere aipatzen da kondairetan, Mikelats eta Atarrabi izenekoak. Atarrabi ongiaren irudia bezala hartzen da eta Mikelats, berriz, gaizkiarena. Honen arabera adierazten da nola Mari ona eta gaiztoa izan ahal zen, bai zigortzerakoan, bai saritzerakoan. 

Euskal ahozko literaturako elezaharrek bertsio ezberdinak dituzte, historian zehar ahoz aho transmititzerakoan aldagaiak sortzen baitira. Alabaina, guztietan Mariren boterea eta magia aurkezten dira. Badago Txindokiko Mariren kondaira bat, hemen argi nabaritzen dira zituen ezaugarri eta gaitasun magikoak. Honela dio kondairak:

Anbotoko aitzuloa bere kokagune ohikoena izan arren, Mari beste leku batzuetara joaten zen noizean behin. Urte asko Txindokitik kanpo zenbilela, bertako mendira bueltatu zen. Mariren iritsiera ekaitzarekin adierazten zen.

Egun batean, Kattalin izeneko neska batek artzain nagusiaren artaldea zaintzen zebilela, ardi bat menditik galdu zitzaion. Herriak bazekien jainkosa bertan zegoela eta honen zigorren beldur, neska ardia bilatzera joan zen eta gailurraren alboan kokatuta zegoen aitzulo bat aurkitu zuen.

Bertan, Mari aurkitu zuen, eta honek berarekin geratzea proposatu zion etorkizunean emango zion aberastasunaren truke. Kattalinek proposamena onartu zuen eta hurrengo zazpi urteak jainkosaren  kobazuloan eman zituen honen talentuak ikasten. 

Zazpi urteren buruan, Marik ikatz puxka handi bat eman zion neskari eta ondoren alde egin zuen. Kobazulotik ateratzean, ikatza urre bihurtu zen eta iraganean jainkosak eskaini zion aberastasuna lortu zuen. 

Beste alde batetik, sorginen kondairak ere garrantzia handia izan zuten euskal mitologian eta Euskal Herriko ahozko literaturan. Toti Martínez de Lezeak idatzitako Euskal Herriko leiendak liburuan hauetako batzuk kontatzen dira. Esate baterako, Hiru olatuak (gehigarria 7) eta Zugarramurdiko sorginak (gehigarria 8) elezaharretan sorginen irudia ikus daiteke. Lehenengoan sorginak atso baten antza du eta ez du haren boterea gaizkirako erabiltzen hau mintzen duten arte. Hurrengoan, aldiz, haien sendagile irudia nabariagoa da eta gaixotasun zehatz batekin bukatzeko  jarraibidea dakite. Deabrua Baino Azkarragoa Zen Sorgina (gehigarria 9) ere liburuko elezaharra da. Kontakizun labur honetan, zorrez josita dagoen gizon batek deabruarekin paktua egiten du eta belargile batek gizona laguntzen du paktuak zekarren tranpa konpontzerako orduan. Elezaharretan ikus daiteke nola sorgina ez den gaiztoa, gaizto bihurtzen dute txarto tratatzen dutenean edo hau mintzen dutenean. Ikusitako azkenengoan adibidez, intentzio onekoa da, eta emakume boteretsua izanik, deabrua baino azkarragoa izan zela kontatzen du Toti Martínez de Lezeak.

SENDAGILEEN HISTORIA

Sorgin sendagileak ez dira soilik mitologiako kondairen pertsonaiak, emakumeen historiako lanbide ezaguna baizik. Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishek Brujas, Parteras y enfermeras, una historia de sanadoras ikerketa argitaratu zuten 1973. urtean. Honetan, emakume sendagileen egoera Ingalaterran eta Europan zein zen eta hauen kontra egondako prozesuaren arrazoiak azaldu zuten.

Ikerketan esaten dute emakumeak betidanik sendagileak eta lehenengo mediku eta anatomistak izan zirela mendebaldeko historian. Bazekiten abortuak eragiten eta askotan aholkulari edo erizain bezala aritzen ziren. Gainera, lehenengo farmakologoak izan ziren, haiek zeuzkaten senda-belarrak eta haien artean pasatzen zituzten sekretuak erabiltzen zituztelako. Azkenik, emakumeak baziren ere emaginak eta herriz herri mugitzen ziren etxe desberdinetatik laguntza ematera. Hau gertatzen zen mendeetan zehar, emakumeak medikuen lanak egiten zituzten, nahiz eta ofizialak ez izan, eta liburu eta zientzia ofizialetik baztertzen zituzten. Herrietan emakume jakintsuak deitzen zituzten, baina, autoritateek aldiz sorginak edo berritsuak.

Barbarak eta Deirdrek diote medikuntza emakumeen oinordetzan dagoela sartuta, hau da, gure historiaren eta ondarearen parte dela. Hala ere, 1973. urtean (haiek liburua idatzitako urtean) osasunaren arreta gizonezkoetan zegoen eta emakumeen gehiengoa laguntzari bezala aritzen zela diote. Momentu horretan soilik osasun arloan parte hartu ahal zuten erizain bezala edo bigarren maila batean egonda, hau da, mendekotasunean. Honen arrazoi nagusia emakumearen ez-jakintasuna zen. Ez-jakintasun hori inposatzen zigutela esaten dute eta biologikoki justifikatzen zuten hori. Hau da, emakumea emakume izateagatik erizaina izateko hobeto prestatuta dagoela esanez. Honek guztiak eramaten du “gizonezkoen” zientziak emakumeen superstizioa ordeztu zuela pentsatzera.

Hala ere, idazleek diote historiak teoria hauek ezeztatzen dituela. Haiek egindako ikerketa batzuetan ikusi zuten emakume sendagileak enpirismoa jarraitzen zutela, hau da, esperimentazioa jarraituz aurreratzen zutela. Gizonezoak, aldiz, egiaztatu gabeko doktrinak eta erritualen metodoak jarraitzen zituzten medikuntzan. Honekin idazleek esan nahi dute sendagileak zirela medikuntza praktiko eta enpirikoa erabiltzen zutenak, nahiz eta ez zaigun hori heldu lehen eskutik.

Haien ikerketen bidez ere jakin dute gizonezkoen nagusitasuna medikuntza arloan ez dela izan prozesu natural baten ondorioz, baizik eta haien boterearen eta medikuntza modernoa sortu aurretik emandako “borroka” baten ondorioz. Gatazka horretan gauza asko erabaki edo ebatzi ziren. Garrantzitsuena, medikuntzaren monopolio politiko eta ekonomikoa jabetzea eta beraz honen guztizko kontrola, gizonezkoek hartutakoa.

Honekin jarraitzeko esaten dute sendagileek jasotako errepresioa medikuntzaren garapenean zehar guda politiko bat izan zela diote, gehienbat, historian zehar egondako sexuen arteko borrokaren parte izan delako. Izan ere, sendagileen gizarte mailak emakumearen gizarte mailak jasotako gorabehera berdinak izan ditu. Gainera, gatazka hau politikoa izateko beste arrazoi bat klaseen arteko borrokaren parte izan zela da. Sendagileak herrietako medikuak ziren eta haien zientzia azpikulturan sartuta zegoen. Horregatik, medikuntza honen praktika garatzen jarraitu da gaur egun arte, klase baxuenek altuenengana egindako altxamenduen adibide bezala. Mediku gizonezkoek aldiz, haiek esaten dutenaren arabera, betidanik egon dira gizarte talde menderatzailearen alde, bai alde politikoan, bai osasunean. Honen ondorioz, gizonezkoek, betidanik jaso dute legeen, unibertsitateen eta fundazio filantropioen laguntza, eta beraz,  haien garaipena ez da haien ahaleginaren ondorio izan. 

Aurreko galderetan erakutsi dugun bezala emakumeak edo “sorginak” zientzia modernoa heldu aurretik erreta hiltzen zituzten. Hala ere, ikerketan aipatzen dute akusatu eta hil egiten ziren emakumeen gehiengoa sendagileak zirela,  herritarrak laguntzen zituztenak. Hori emakumea medikuntzatik baztertzeko, gizonezkoek burututako lehenengo etapa izan zela diote. Sendagileen ezabaketak sorgin izateagatik, gizonezkoen medikuntza lanbide berria sortu zuen, klase gizarteko goi klasikoen edo dominanteen babesa zuena.

Sendagileak sorginkeriaz akusatuak izan dira, batez ere, goi-klaseen esanetatik. Sendagileak, gehienetan, herriko klase-baxua medikuntza arloan laguntzen zuten bakarrak ziren. Herrietan ez zegoen medikurik, ezta ospitalik ere eta miserian bizi zirenez, gaixotasun ugari pairatzen zituzten. Gainera, sendagileen laguntzak ez zuen Eliza Katolikoaren onarpena, munduan gertatzen den guztia garrantzia handirik ez duela eta igarokorra dela esaten zutelako. Goi-klasearen medikuntzari dagokionez, ordea, ez zuten aurkaritzarik adierazten. Errege-erreginaketa nobleziak gorteko medikuak zituzten, gizonak zirenak eta batzuetan apaizak. Hauek Elizaren onarpena zuten. Nekazal guneetako emakumeen medikuntza, aldiz, gaizki ikusia zegoen, hauek erabiltzen zutena magia zela esaten zutelako.

Elizaren sendagileenganako harrapaketak magiaren aurkakoak bezala aurkeztuak ziren, eta ez medikuntzaren aurkakoak. Estatua eta Eliza haien beldur ziren, deabruaren esanak jarraitzen zituztela sinesten baitzen, gainera, zenbat eta herritarren magia garatuagoa egon, orduan eta Jaungoikoarenganako fede gutxiago izango zutelakoan zeuden. Magia eta sorginkeria esan erlijiosoen parean kokatuta zeuden gaixotasunen aurkako borrokan. Hala ere, lehenengoak erlijioaren onarpena ez izatean, gaiztotzat hartzen ziren. Hortaz, sendaketa magikoak, funtzionatu edo ez, erlijioaren aurkakoak eta deabruaren ekintzak zirela sinesten zen. Sendaketa bera maltzurkeria bezala ikusia zegoen eta honekin batera, hauen egileak, izaki maltzur bezala.

Elizaren sineskeriak alde batera utzita, ikerketan emakume edo sorgin hauen teknikak nolakoak ziren azaltzen da. Emakume jakintsuak edo sorginak urteetan zehar trebatutako sendaketak ezagutzen zituzten. Hauetako asko, haiek aurkitutako sendabelarrekin eginda zeuden eta gaur egunera arte erabiltzen jarraitzen dira. Beste sorgin batzuk lasaigarriak eta bestelakoak erabiltzen zituzten. Emaginen kasuan, ergotina erabiltzen zuten erdiminak ekiditzeko. Garai hartan Elizak oraindik erdiminak Evaren bekatuaren zigor bezala (gehigarria 9) ikusten zituzten, hortaz, substantzia honen aurka kokatzen ziren. Gaur egun erabiltzen diren farmakoak ere erabiltzen zituzten erditzean gertatu ohi diren arazoak ekiditzeko, adibidez, aborto naturalak. 

Sorgin eta sendagileen metodologia garaiko zientzia zela baieztatzen du ikerketak. Hauek esperimentazioan sinesten zuten eta pertsona enpirikoak ziren, hau da, haien zentzuetan gehiago sinesten zuten fedean baino eta kausa eta ondorioen arteko harremanak aztertzen zituzten. Haien gaitasunenganako konfiantza zuten gaixotasunen aurrean aritzeko orduan, sendagaiak edota praktika magikoak erabiliz. 

Eliza Katolikoa, ordea, antienpirikoa zen, mundu materialari garrantzia kenduz eta zentzuenganako deskonfiantza izanez. Fenomeno fisikoen lege naturalen ikerketa ez beharrezkoa zela pentsatzen zuten, hauek etengabeko sorkuntza bezala adierazten baitzuten mundua. Aurreko galderaren erantzunean aipatutako Malleus Maleficarum liburuan honen kritika agertzen da, desirak zentzuen eta adimenaren arabera eratzen direla esaten baitute, eta bi hauek deabruaren boterearen menpe daudela esanez. 

Erlijioaren aldeko sorgin-ehizaren arrazoien artean misoginia, antienpirismoa eta sexofobia daude. Sexua eta enpirismoa zentzuen araberako errendizioa zuten oinarri, eta hortaz, fedearen aurkakotasuna ere bai. Ikerketan esaten den moduan, sorgina mehatxu hirukoitza suposatzen zuen Elizarentzat: emakumea zen eta ez zen horregaitik lotsatzen, erlijioaren aurkako emakume nekazarien mugimendu bateko kidea zen eta enpirismoan oinarritutako metodologia erabiltzen zuten sendagileak ziren. 

Medikuntza lanbidearen garapena Europan sorgin ehiza eman aurretik hasi zen. Sendagileak edo “sorginak” herrietan jarduten ziren bitartean, klase menderatzaileek bazituzten haien gizon sendagile laikoak, unibertsitateetan hezituak. Hau garatzen hasi zenean, emakumea baztertzen hasi ziren, adibidez, unibertsitateetatik baztertuz. Hain zen txarra medikuntza “modernoaren” egoera sendagileak sorginak izateagatik akusatzen zitzuten garaian, non sendagileak ezagutza handiak zuezkaten hezurren, giharren, belarren eta drogen inguruan. Bitartean medikuek haien diagnosiak astrologian oinarritzen zituzten. Hain ziren handiak sorginen ezaupideak non Paracelsok, medizina modernoaren aitak, esan zuen ikasi zuen guztia sorginetatik atera zuela eta bere farmakologia manuala erre zuen.

Medikuntzaren hasiera lanbide ofizial moduan sendagileen kanporaketa errezagoa bihurtu zuen, honek unibertsitateko formakuntza eskatzen baitzuen. Salbuespen gutxi alde batera utzita, emakumeak ezin ziren unibertsitateko gradu batean sartu eta unibertsitate formakuntzarik gabeko pertsonek praktikatutako medikuntza debekatzen zuten legeak ezarri ziren. Legea errespetatuz gero, honek ezinezkoa egiten zuen emakumearen sarrera medikuntzan. Hala ere, medikuak gutxiegi ziren sendagile kopuruarekin konparatuz eta, beraz, legeak ez ziren bete. Zigorrak ezartzen hasi ziren, bai gizonezko medikuen lehia ziren emakumeei, bai sendagileei. Medikuntza gizonen eremua bihurtu zen eta bertan sartzen ziren emakumeak oztopo bezala ikusiak ziren. 

Ikerketak dioenez, XIV. mendean sendagileen amaiera jada emanda zegoen ia-ia Europa osoan. Estatua, Eliza eta medikuntzaren elkartasunak sorgin-ehiza burutu zuen. Elizak gizonezkoek aurrera eramandako medikuntza goraipatzen zuen eta heresia bezala aipatzen zituen ez-profesionalek egindako tratamenduak, emakumeek konkretuki. Lehen aipatu dugun bezala, honek ezinezkoa egiten zuen emakumea medikuntzan aritzea, ezin baitzuen formakuntzarik jaso. Sorginenganako zabaldutako beldurra medikuentzat onuragarria bihurtu zen, hauek gaixotasun baterako konponbiderik aurkitzen ez zutenean sorginkeriari errua botatzen ziotelako. 

Bukatzeko, medikuek arrakasta lortu zuten Elizari eta Estatuari esker eta aldi berean, emakumeak iluntasunean, magian eta superstizioetan geratu ziren. 

Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishen Brujas, Parteras y enfermeras, una historia de sanadoras ikerketa Ingalaterran kokatu arren, Europako sendagileen errealitatea ere izan zen hau. Asisko Urmeneta ikertzailearekin bat eginez eta Euskal Herriko sorgin-ehizara berriro ere bueltatuz, errepresio horren biktimak adin, genero eta klase guztietako pertsonak izan ziren. Diktadura eta konkista militar guztietan bezala, kontrola da osagai garrantzitsuena, batez ere, konkistatu beharreko herrietan, kasu honetan, Nafarroan. Gizarteko gizonak diziplinatzeaz gain, emakumeak diziplinatzeko beharra zegoen eta hemen sartu zen sorginkeria.  Honek esan nahi du emakumea diziplinatzeko beharra zegoela, hau da, emakumea mehatxu bezala ikusten zela konkistatzaileen eta kolonizazio prozesua burutzen ari zirenen begietatik. Emakumeen lanbide ohikoena historian zehar sendagintza izatean, gure lurretan ere sendagile asko sorginkeriaz akusatuak izan ziren.

GAUR EGUNGO MEDIKUNTZA

Brujas, parteras y enfermeras ikerketan, sorgin ehizak ondorio iraunkorrak izan zituela adierazten da, izan ere, momentu horretatik emakumea sorginkeriarekin harremandu da. Sendagile bezala aritzen jarraitu diren emakumeak superstizioz eta beldurrez inguratuta egon dira eta emakumearen baztertzea medikuntza jardueretatik, gure historian garrantzia handia izandako gai baten aurrekaria izan zen. Osasunaren ezparruan dagoen aldaketa nahia, sendagileak sorgin deitzen hasi zirenean eta hauek hiltzerakoan du jatorria, garai hartan emakumea baztertu egiten zutenak, gaur egun aurreratzen usten ez dieten berdinak baitira.

Leticia Dolerak bere liburuan Morder la manzana esaten duen bezala, ekonomiaren, komunikabideen, unibertsitateen, zientziaren eta ezparru guztien boterea gizonezkoen eskuetan dago. Hala ere, emaukumea eta gizona gaur egun Euskal Herrian, legearen aurrean berdinak gara. Patriarkatu mota honi “baimeneko patriarkatua” esaten zaio, nahiz eta legearen aurrean berdinak izan, praktikan desberdintasunak agerian jarraitzen baitute. Leticiak azaltzen du, kulturaren, mitoen, hezkuntzaren eta estereotipoen bidez baimeneko patriarkatua mantentzen dela eta osasunaren ezparrua ere honen adibide da.

Hala ere, azkenengo urteetaan aldaketa handia ikusi da unibertsitatetik medikuntzan litzentziatuko emakume kopuruan. OMCak (Organización Médica Colegial) aurkeztutako Diagnosis de género de la profesión txostenaren arabera, 2011tik 2017ra bost aldiz emakume gehiago lizentziatuak izan dira gizonak baino, 4.999 gizon eta 25.212 emakumeren datuarekin. Horrekin, sartzeko eskaeren artean genero desberdintasuna desagertu da unibertsitateetan,  2011an oraindik nabaria zena.

Nahiz eta hobekuntzak egon, aldatzekoa ere badago. Emakumeak ikasleen %60 baino gehiago izanda, kezkagarria da emakume katedratikoak %7 eta irakasleak %16 soilik izatea. 

El médico interactivo webgunea osasun-informazioa eskaintzen duen langile espezializatuek landutako zerbitzua da. Honen arabera, “kristalezko sabaia” fenomenoa emakumeak erantzunkizunezko lanpostuak hartzeko oztopoa medikuntzan ere bere lekua du. Zuzendaritza arloetan soilik %18-28 emakumeak baitira, zifrak txikiak direnak jakinda emakumeak medikuntza plantillen %50 baino gehiago direla. 

Ikasle-erakundeen arabera, medikuntzan desberdintasun eta diskriminazio egoerak ez dira soilik arau edo legeen bidez bukatzen, baizik eta gizarte aldaketa batekin non emakumeen eta gizonezkoen eginkizunak berdinak diren, enpresa pribatuetan, zein publikoetan. Aldi berean, lagungarriak dira aukera berdintasuna sustatzen dituzten politikak, baita erantzunkidetasuna errezten dutenak ere. 

Otsailaren 11n izandako Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, gure ikerketaren oinarriak egunaren arrazoiarekin harremandu nahi ditugu. Sorgin-ehizatik abiatuta ikusi dugun bezala, emakume sendagileen eta sorginen kanporaketa medikuntzan gaur arte irauten duten ondorioak ekarri zituen. Nahiz eta hobekuntzak egon diren azkenengo urteetan eta lapurtutako hutsunea berreskuratzen joan diren, oraindik ibilbide handia dago zeharkatzeko eta otsailaren 11 bezalako egunetan hau aldarrikatzen da. 

Maider Eizmendiren Emakume zientzialariak, oztopo asko eta errekonozimendu gutxi  artikuluak dioenez, emakumeen lekua zientzian nabariagoa izan da azken urteetan baina oraindik asko dago egiteko. 2020ko Nobel sariek hain zuzen ere, lau emakumezkoren lana aitortu dute, haien artean Andrea Ghez astronomo estatubatuarra Fisikako Nobelarekin, Emmanuelle Charpentier eta Jennifer A. Doudna ikertzaileak Kimikako Nobelarekin eta Louise Glück poeta estatubatuarra Literaturako Nobelarekin. Aipatzekoa da 1901ean Nobel sariak sortu zirenetik gaur egun arte 57 emakumek soilik lortu dutela Nobel saria. Gizonezkoen kasuan, aldiz, 871 gizon izan dira sarituak. 

Uxune Martinez Euskampus Fundazioko Zabalkunde Zientifikorako arduradunaren hitzetan, emakumeen irudi eskasa ez da soilik Nobel sarietan ematen, baizik eta zientzia sari berriagoetan ere, esate baterako Abel Prize edota Millennium Technology Prizetan. Orain arte, honi egokitu zaion arrazoietako bat emakume sarituen kopuru txikia zientzia arloan dagoen emakume kopuruarekin bat egiten duela izan da. Hala ere, azken urteetan frogatu egin da, medikuntzaren kasuan bezala, lizentziatuen kopuru handia emakumeak direla eta zientzian duten partaidetza erraldoia dela.

Aipatutako sariek talentua eta bikaintasuna saritzean, normala da arreta garrantzia gehien hartzen dutenengan finkatzea, hau da, gizonengan. Haien tokia zientzian emakumeena baino handiagoa izatean, saritzerako orduan ere kontuan hartu da hau. Honek ez du esan nahi emakume zientzialaririk ez dagonik, baizik eta isilaraziak izan direla historian zehar. Artikuluan aipatzen den bezala, askotan nabarmentzen den arrazoietako bat emakumeak naturalki pertsonak zaintzeko balio dutela da eta ez dutela arlo teknologikoetan edo zientifikoetan aritzeko joerarik. 

Jarraitzeko, emakumeek ez dituzte sailtasunak soilik sariketetan, baizik eta haien egunerokoan ere dauzkate. CSICko ikertzaile batek esan du “Aukera berdintasunaz hitz egiten da, baina emakume zientzialariak ez dira beren lankide gizonezkoen aukera berdinekin lanean ari” eta honen arira beste batek esan du “Emakumea modu sistematikoan izan da diskriminatua zientzian era, gaur egun, oraindik modu erdi-sistematikoan gertatzen dela uste dut. Modu sostilagoan gertatzen da, baina egoera ez da espero genuen erritmoan aldatu”. Diskriminazio handia dago oraindik zientzian emakumearekiko, askok uste baitute emakumeak laborategietan soilik arazoak ekartzen dituela, adibidez, Tim Huntek. Dagoen diskriminazioa ikusita, ikertzaileek uste dute emakumeek Nobel sariak irabaztea ezinbestekoa dela neskatilek erreferenteak eduki ahal izateko. 

Horren harira, Merle-Beralek egindako lan baten bitartez ikusgarritasuna eman nahi izan zien Nobel saria lortutako emakumei, horien artean azkenengo urteetan sarituak izan direnak. 2018an, Donna Stricleland fisikaria eta Frances Arnold kimikaria, 2019an Olga Tokarczuk eta Esther Duflot literatuta eta ekonomian. Hauek hurbilenak izan arren, Marie Curie ( Varsovia 1867) da emakume zientzialari ospetsuena da, 1903an Nobela jasotzen lehenengo emakumea bilakatu zen eta 1911an bi Nobel jasotako lehenengo emakumean bihurtu zen. Beste hainbat emakume daude ez dutenak errekonozimendurik jaso nahiz eta aurrerapen handiak egin zientzian, gainera, beste emakume askoren senarrek eraman zuten haiek egindakoaren errekonozimendua, esate baterako, Isabella Karlerena edo Rosalind Franklin.

Azkenik, oraindik pertsona asko daude gizonek zientzietarako, konkretuki matematiketarako, joera handiagoa dutela defendatzen dutenak. Martinez adituak esaten du “Sistematikoki ahalegindu dira frogatzen emakumeek ez ditugula berezko gaitasunak zientzian aritzeko eta, ikusi denean hori ez dela horrela, beste lerro batzuk hasi dira aztertzen, adibidez, hautakortasuna daukagula, emakumeek zaintzarekin lotutako arloa hautatzen dugu eta gizonek tekonologikoa…”. Honekin guztiarekin bukatzeko, badira asko uste dutenak emakumearekiko baztertzea zientzian gelditu behar dela, adibidez, CSICko ikertzaileak dio “Zientzia komunitatueak historikoki baztertu izan dituen taldeen ikuspegitik egiten denean, ezezagunak diren eremuak identifikatzen dira eta beste lehentasun batzuk sumatzen dira, galdera berriak sortzeko balio dutenak”.