Categorías
Eskerrik asko

Helmuga

Kaixo guztioi!

Azkenean hilabete gogor batzuk eta gero gure proiektuaren amaierara heltzen ari gara. Atzera begiratzerakoan egindako lan guztia ikusi eta harro sentitzen gara, egindakoaz eta lortutakoaz. Hasterakoan ez genuen espero gure gaiak hain zabalera handia izango zuenik baina, abentura ikaragarria izan da hainbeste ikastea. Eskertu nahi diegu Begoña Diez de Ultzurruni eta Amaia Perezi eskaini diguten laguntza, baita Asisko Urmenetari ere bere jakintzarekin gure ikerketa handitu dugulako. Aipatu beharra dago ere proiektu hau aurrera eramateko beharrezkoak izan diren pertsonak eta baliabideak. Azkenik, nola ez, Kaixomundua lehiaketari gure ikerketa mundura zabaltzeko tresna bikaina eman baitigu. Hala ere, gure proiektuarekin bukatzeko ibilbidea dugu oraindik eta prest gaude ikasten jarraitzeko!

Eskerrik asko guztioi,

Irene Garcia eta Caterina Calvo

P.D.: Adi egon gure blogari ikasten jarraitzeko eta gure berri izateko…😉