Categorías
Interesgarria

Informazio iturri interesgarriak

Kaixo berriro ere! Zelan? Espero dugu irrikitan egotea gure gaiaren inguruan gehiago ikasteko! Hona hemen informazio iturri interesgarri batzuk. Espero dugu baliogarriak izatea:

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/cultura/2021/03/14/inkisizioaren-irakurketa-politikoa-ukatua-izan/1096501.html

https://historia.nationalgeographic.com.es/a/cuando-brujas-hacian-cerveza_16509

https://www.txalaparta.eus/es/noticias/1610-razia-de-brujas-vascas?utm_source=facebook&utm_medium=socialcm&utm_campaign=fbk_brujas_vascas

Categorías
Eskerrik asko

Helmuga

Kaixo guztioi!

Azkenean hilabete gogor batzuk eta gero gure proiektuaren amaierara heltzen ari gara. Atzera begiratzerakoan egindako lan guztia ikusi eta harro sentitzen gara, egindakoaz eta lortutakoaz. Hasterakoan ez genuen espero gure gaiak hain zabalera handia izango zuenik baina, abentura ikaragarria izan da hainbeste ikastea. Eskertu nahi diegu Begoña Diez de Ultzurruni eta Amaia Perezi eskaini diguten laguntza, baita Asisko Urmenetari ere bere jakintzarekin gure ikerketa handitu dugulako. Aipatu beharra dago ere proiektu hau aurrera eramateko beharrezkoak izan diren pertsonak eta baliabideak. Azkenik, nola ez, Kaixomundua lehiaketari gure ikerketa mundura zabaltzeko tresna bikaina eman baitigu. Hala ere, gure proiektuarekin bukatzeko ibilbidea dugu oraindik eta prest gaude ikasten jarraitzeko!

Eskerrik asko guztioi,

Irene Garcia eta Caterina Calvo

P.D.: Adi egon gure blogari ikasten jarraitzeko eta gure berri izateko…😉

Categorías
Artelana

Artelana

Kaixo guztioi!

Gure proiektuarekin jarraitzeko, metodologian azaldu genuen bezala, artelan baten bitartez gure ikerketa islatu nahi dugu. Horretarako bozetoak egiten ari gara eta momentuz hau da duguna, hala ere, gure ideia garatzen jarraituko dugu. Gonbidatuta zaudete proposamenak botatzera!

Categorías
Ongietorria

Kaixo guztioi!

Ongietorria ematen dizuegu gure webgunera! Irene eta Caterina gara eta irrikitan gaude urte honetan zehar ikasitakoa zuekin partekatzeko.