Asisko Urmeneta

Sorgin ehiza arloan sakonduz, Asisko Urmeneta adituak emandako hitzaldi batera joan ginen Algorta herrian, otsailaren 24an Euskal Herriko kaleko Azebarri kultur elkartean. Honetan, Sugarren Mende komikia aurkeztu zuen, bere azken obra. Liburua aurkeztuz, Euskal Herriko sorgin ehizaren zergaitiak eta garapena azaldu zigun.

Bukaeran, berarekin egoteko aukera izan genuen eta elkarrizketa bat egin genion. Hona hemen egindako galderak eta Asisko Urmenetaren erantzunak:

  • Zergatik pentsatu zenuen proiektu honekin hastea eta ikusi zenuen beharrezko egitea?

Eskatua etorri zitzaidan proiektua Zugarramurdiko herritar batzuk aski bazuten beren herriak zer fama duen. Nonbaitera joan eta Zugarramurdi aipatzean: sorginak, sorginak! Orduan, duela urte batzuk bertako neska batek egin zuen ikerketa txiki bat jakiteko zer ziren sorgin hoiek beren herrian beti aipatzen zirenak. Han hasi zen ikusten bazela jendea bere izen deiturekin eta zein etxetakoak ziren eta hori guztia. Ikerketa txiki horretatik abiaturik erran zuten, ba goazen kontatzera manera integralago batez ze izan zen hura. Zeren, Araitzen izan zen prozesu bat eta badakite zerbait, Zaraitzun beste bat, Aezkoan beste bat eta ni saiatu naiz osotasun bat ematen.

  • Ikertu baino lehenago zenuen ideia gaiaren inguruan mantendu zen edo ez zenuen espero hain fenomeno handia izatea?

Ez, osea susmoa bat zeren gaia interesa zait, zuoi bezala, nire ustez Euskal Herrian dela gai bta asko interesa zaiguna, zeula asetu ez dugulako gure jakin-mina eta peli bat ikusi eta berdin edo nahasiago atera, erakusketa batetik atera eta berdin, liburu bat irakurri bai baina zer? orduan hori banuen eta azpalditik bueno historia niri gustatu egiten zait eta irakurtzen hasi eta azpaldiko urtetatn erori nitzen Leon Aranibarren figuran, oso jende ezezaguna publiko handiarentzako baina, lehen lerroko norbait eta asko azaltzen duena prozesuaz. Orduan, urte hauetan guztietan segitu dut pixka bat nire ideia osatzen eta etortzearekin eskaria murgildu naiz honetan eta orduan bai dimensioa ustez baino handiagoa da. Hor dagoen trama, ikaragarria da, hasteko inplikatzen baitu garai hartako Frantziako eta Espainiako koroa, goren graduko instituzioak hor daudela esan zan, ez da halako batean ero bat etorri dela etxe edo herri batera jendeari su ematera, orduan izugarri potoloa eta egiazki irakurketa da terriblea, zeren ohartzea ze kalbario bizi izan duten gure arbazoek mende oso batez eta njola zipristinduak diren klase sozial guztiak baina, lehen lerroan hor egon dira haurrak eta emaumeak. 

  • Harreman zuzena izan zuen zure familiak edo inguruak sorgin ehizarekin?

Nik nire kasuan ez dut, Zugarramurdiko kasuan bai, lana eskatu didaten hoiek bai. Etxeetan bizi diren familiak gehienetan dira orduko familiak, badakite haien arbasoak izan zirela eramanak, torturatuak eta holan. 

  • Nola bururatu zitzaizuen proiektua horrela egitea, liburu baten bitartez?

Nik marrazten badakit, dirurik baldin banu egin nezake marrazki bizidun luze metrai  bat, animatzen zaituztet sozio-kapitalistak bazarete ekartzeko milio batzuk eta horrela egiten digu filma baina, momentuz editure batzuk topatu nituen eta liburua bai dela abordablea diruaren aldetik. Gainera, ni komiki zalea naiz, gauza bortitzak kontatu ahal direla animazio baten bidez, gauza serioak kontatu ahal direla karitaturen bidez eta komikia niri egiten zait bitarteko bat popularra kontatzeko, behar bada liburu bat aterako banu 1000 orrikoa ba helduko zen jende gutxirengana eta uste dut komiki baten bidez errezagoa dela mezu bat pasatzea.

  • Zu Nafartarra izanik, ikusten al duzu sorgin ehizaren ondoriorik Nafarroan gaur egungo gizartean emakumearekiko?

Bai, dudarik gabe, ez bakarrik Nafarroan. Nik Nafarroakoa ikertu dut zeren, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian zaharragokoa da inkisizioa  baina, inkisizo modernoa 1500etik hasten dena, hori kolektiboa da. Sekta-sataniko kolektiboaren aitxakipean, hor komunitate osoak garbituak izan ziren eta bereziki Nafarroan ematen da baina baita Gipuzkoan, Araban eta Lapurdin ere. Orduan nik esan dezaket, baietz Euskal Herri guztian oraingo antolamendua dela ordukoaren ondorioa, hasteko garai batean foruak babestu eta jendeak parte hartzen zuen batzarretan. Inkisizioak  egin zuena, parlamentarismo demokratiko horren kontra egin zuen, haien lege horietatik kanpo egiten zuena akusatua izateko eta orduan jendeaj ez zuen parte hartzen batzarretan haien libreki. Gainera, emaumezkoak bistan dena orduko sistema patriatkela orduko eskema errepresibo hori da oraongoaren arbaso zuzena. Emakumezkoa izan baldin bada baztertua bizitza sozialetik eta bestelakoetatik orduan ematen zen ere eta emakumeari zigorrak ezartzea sozialki ere bai portaera berdina izanda gizonezkoek ez da berdin eipaitzen. Politikoki ondorioa izan zen, Nafarroa atxiki du Espainiak dagoen bezlaa, ez zen askatua izan, inkisizioaren lana izan da lan handia Euskaldunak preso sartzeko. 

  • Gure ikerketa gehienbat bideratu dugu sendagileek pairatutako baztertzera, zure ikuspuntutik zernolako eragina izan du horrek gaur egunean?

Hemen Euskal Herrian holakoak suertatu izan dira oso neurri txiki batean. Hemen kolonoak kanpotik etorriak eta garbitu gintuzten, indigenak bagina bezala Ameriketan hemen suertatu zen gauza bera. Hemen ez da ematen esaten dena medikuen atakea, hasteko medikuak Erdi Aroan Euskal Herian eta Europan izan ziren juduak. Sorgin ehiza  ematen bazen Nafarroan, judutarrik ez zen geratu Nafarroa okupatuan, edo garbitu dituzte edo konbertitu dituzte kristautasunera edo eskapatu edo kripto juduak dira eta haien gauzak egiten dituzte baina, inork jakin gabe. Berriz, judutarren aterbea Nafarroa librea, hortaz, momentu horretan judutar gehien zeuzkan Euskal Herriko tokia hura zen eta hor ez da ematen sorgin akusaziorik, epaiketarik edo prozesurik. Orduan, Inglaterra berrian ematen dena hemen Euskal Herrian ez da horrelakorik gertatzen, bazeuden sorginkeriaz akusatuak emagileak zirenak, baina faktore hori ez da agertzen larrigarri giza. Horrekin bakarrik ezin da aztertu hemengoa, baina bazeuden emagina akusatuak.

  • Galdetegi baten bidez ikusi dugu gure adineko pertsonek ez jakintasun handia dutela gai honen inguruan, ez jakintasun hau adin guztietara zabaltzen dela esango zenuke? honekin bukatzeko beharra ikusten duzu? Ze bide erabili dezakegu hori zabaltzeko?

Bai, zuk agintzen baldin bauduzu zure etxean eta sortzen baduzu zure hezkuntza sistema, kontatzen duzu libreki nahi duzuna eta baita asmatu ere, herri bakoitzak sortzen du bere idealizazioa eta bere istorieta eta irensten dugu. Herri honetan gertatzen dena da ez dugula guk agintzen gure etxean, ez dugu hezkuntza nazional sistema bat kontatzeko martir, biktima, batzuk izan zirela hauek gzutiak. Orduan, hartzen dugu dena iruditegi nazional Espainoletik edo Frantziatik, gu hezitu ere ez gara egiten, ez jakintasuna handia du, herri normal batean informazio handia egongo litzateke. Gure herrian agintzen ez dugun bitartean hemen ez-jakintasunak jarraituko du. ez-jakintasunarekin bukatzeko, adibidez, Zugarramurdiko herritarrek egindakoa oso ondo egon da, kontatu dute haien historioa modu errealean, hasteko sagarrondoa landatu zuten eta ohoratu dituzte haien arbasoak. Hau Euskal Herri osora hedatu nahi dute, eskoletan eta bestelakoetan guztia azalduz eta horrela gure istorioa kontatuz.