Gehigarriak

Gehigarria 1 – Galdetegia

Gaur egun gure gizarteko gazteek sorginen ehizaz gutxi dakitela egiaztatzeko galdetegi bat prestatu dugu. Askok datu orokorrak edo Euskal Herriko kulturarekin batera doazen datu desberdinak dakizkite baina, sorginen ehizak benetan suposatutako errepresioa eta egoera zein izan zen ez dakite. Inprimaki bat sortu genuen eta Lauro Ikastolako Batxilergoko lehenengo mailako 34 ikasleei bidali genien. Honek 11 galdera zeuzkan, batzuek termino zehatzak galdetzen zituzten eta beste batzuek iritzia ere eskatzen zuten.

Lehenengo galderak, historian zehar emandako jazarpen desberdinak aurkezten zituen eta horietatik zein egiten zitzaien ezezaguna esan behar zuten. Aukerak, judutarrenganako jazarpena, sorginen ehiza, errege katolikoek beste erlijioengana egindako errepresioa eta frankistek Espainian burutako errepresioa ziren. Emaitzek erakusten dute ikasleei sorginen ehiza egiten zaiela ezezagunena.

Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Kolektibo batenganako jazarpena hauei bideratutako gorrotoa, harrapaketa eta askotan hilketa suposatzen duen akzioa da. Honeri errepresio deritzo. Hurrengoko jazarpen historikoetatik, zeintzuk egiten zaizkizu ezezagunenak?. Erantzunen kopurua: 34 erantzun.

Jarraitzeko, jazarpen hauetaz zenbat zekiten galdetu genien, 1-5 zenbakien bidez ezagutza maila adierazteko eskatuz. 1-2 zenbakiak ezagutza maila oso txikia erakusten dute eta sorginen ehiza izan da zenbaki horiek gehien izan dituen jazarpena, partaideetatik %64.7 erantzun baitzuen hori. Judutarrenaganako jazarpenean %44.1, errege-erregina katolikoek beste erlijioengana egindako errepresioan %61.7 eta frankistek Espainian burutako errepresioan %32.3 izan ziren beste emaitzak.

 Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Zenbat dakizu sorginen ehizari buruz?. Erantzunen kopurua: 34 erantzun.

Hirugarren galderak ipini genituen terminoetatik zeintzuk harremantzen zituzten sorginen ehizarekin galdetzen zuen. Emaitzetan ikusi ahal da, Anbotoko Mari, Euskal Herriko kulturarekin harreman handia daukan emakumea ezagutzen dutela, oso orokorra dena eta guztiok dakiguna sorgina dela, baina, hitz zehatzei dagokionez, ez dakite ia ezer sorginen ehizaren inguran.Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Hurrengokoetatik, zeintzuk harremantzen dituzu sorginen ehiza eta sorginkeriarekin?. Erantzunen kopurua: 34 erantzun.

Laugarren galderak galdetzen zuen, zer izan zen sorginen ehiza haien ustez eta gehien errepikatu zen erantzuna inprimakiari dagokionez “Ez dakit” izan zen. Batzuek ideia orokor bat dute, baina beste askok ez dakite zehazten zer gertatu zen edo zer izan zen sorginen ehiza. Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Zer izan zen sorginen ehiza? Esan uste duzuna.. Erantzunen kopurua: 34 erantzun.

Bostgarren galderan galdetu genuen norenganako errepresioa izan zen sorginen ehiza eta guztiek erantzun zuten emakumeenganako edo sorgineenganako errepresioa izan zela. Honek erakusten du, askok emakumeak sorginkeriarekin harremantzen dituztela eta beste askok sorginak benetan existitu zirela uste dutela.

Seigarren galderan, galdetu genuen Espainiako zein lurraldeetan izan zuen garrantzia handien sorginen ehizak eta gehiengoak erantzun zuen Euskal Herrian. Honekin ikusi dezakegu, Anbotoko Mariren erantzunarekin bezala, sorginen ehizaren ideia orokorra daukatela eta Euskal Herrian egondako sorgin ehizari buruzko zerbait entzun dutela. 
Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Espainiako zein lurraldean izan zuen garrantzia handien?. Erantzunen kopurua: 34 erantzun.

Zazpigarren galderak galdetzen zuen non eman zen lehenengo sorginkeria akusazioa munduan eta gehiengoak Euskal Herrian erantzun zuen, nahiz eta Irlandan izan. 
Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Non eman zen lehenengo sorginkeria akusazioa?. Erantzunen kopurua: 34 erantzun.

Zortzigarren galderak zein mendeetan gertatu zen galdetzen zuen eta erantzun zuzena gehien jarritakoa izan zen, XVI-XVII. mendeetan zehar eman zela. Hala ere, erdiak baino gehiagok erantzun okerra eman zuten.

Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Sorginen-ehiza zein mendeetan eman zela uste duzu?. Erantzunen kopurua: 34 erantzun.

Bederatzigarren galderan, sorgin ehiza zergatik eman zen galdetu genuen. Nahiz eta askok ez zekiten zer erantzun eta “ez dakit” jarri, beste hainbat erantzun egon ziren, baina, aipatuenak beldurra zutelako eta kontu erlijiosoen ondorioz gertatu zela izan ziren.

Hamargarren galderan sorginen ehizaren lau arrazoi posible ipini genituen eta nahiz eta guztiak egiazkoak izan bakarrik hiru pertsonek guztiak aukeratu zituzten. 

Azkenik, sorginkeria benetan gertatu bazen galdetu genuen eta erantzunak hurrengoak izan ziren:

Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Sorginkeria benetan gertatu zela uste duzu?. Erantzunen kopurua: 34 erantzun.

Gehigarria 2 – Inkisizioa 

Inkisizioa, Ofizio Santuko Kongregazio Sakratua ere deitua, heresiarekin bukatzeko helburuarekin sortu zen instituzioa zen. Catarismoaren agerpenarekin hartu zuen indarra. Catarismoa XII. mendean sortutako eta Frantziako hegoaldean hedatutako mugimendu erlijiosoa zen. 1184an Lucio III papak eta Federiko I enperadoreak catarismo fokuak identifikatzeko asmoz obispo taldeak bidali zituzten Frantziako hegoaldera. Hasieran ez zuten heriotz zigorra ezartzen, baina 1199an Inocencio III zigorrik zorrotzena bezala ezarri zuen heresia akusatuentzat. Hemendik aurrera jada instituzioaren lehen urratsak emanda zeuden.

Inkisizioaren sorrera 1231an eman zen Gregorio IX paparen garaian, Excommunicamus dokumentuaren konstituzioarekin. Handik aurrera Europako lurralde askotatik hedatu zen eta beranduago sorgin ehizan parte hartu zuten.

Gehigarria 3 – Isiltasunaren ediktua 

XVII. mendean Alonso de Salazar inkisidoreak ikerketa bat burutu zuen sorginkeriaz akusatuak izan zirenen testigantzak egiaztatzeko. Jaso zituen testigantza batzuk ez zuten oinarririk eta beste batzuk kontraesankorrak ziren. Hau ikusita, 1614. urtean inkisizioak “isiltasunaren ediktua” ezarri zuen. Honetan, inkisizioak Malleus Maleficarum liburuari garrantzia kendu zion eta sorginkeriaren inguruko ekintzak isilarazi zituen. 

Gehigarria 4 – Graziako ediktua

Fede ediktua ezarri eta sortu aurretik zegoen prozesua bat XV. mendean ematen hasi zena. Prozesu honetan, inkisidoreak herri batera heltzerakoan sorginkeriaz akusatuak haien buruak akusatzeko epe bat usten zieten. Akusatuek hori eginez gero, ez zituzten zigor larriak jasoko.

Gehigarria 5 – Sorgin-ehiza konparaketa Europa mailan

Espainian egon zen sorgin ehiza garrantzitsua izan arren, Alemania eta Suitza izan ziren Europako herrialderik kaltetuenak. Alemanian, 1300 eta 1850. urteen artean 16.000 pertsona exekutatuak izan ziren, gehienak emakumeak izanda, sorginkeria eta bestelako krimenen aitzakiarekin. Suitza ez zen oso atzeratuta geratu, izan ere, 10.000 kasu izan zituen eta Alemania baino epaiketa gehiago populazioko. Eskozia hirugarren postuan dago, 3.000 biktimekin. 507 akusazio egin ziren 100.000 pertsonetik. Espainia, Frantziarekin batera, Europako bost herrialde kaltetuenen lista amaitzen dute. 

Suitzan eta Alemanian eman ziren epaiketak eta zigorrak arazo politiko eta pertsonalak konpontzeko egin ziren gehien bat. Honek kasuak asko igoarazi zituen. Espainiako Inkisizioak, berriz, zigorrak baino, arimen salbazioan eta fede-aldaketan oinarritzen ziren. Honek exekuzio kopuru txikiagoa azaltzen zuen. 

Hala ere, torturek biktimen karguen onarpena eta salaketak suposatu zituzten. Hortaz, ezegonkortasun soziala sortu zen Europan eta horrela akusazio gehiago eman ziren. Bi mende odoltsuen ostean, Europako orden sozial eta politikoa berrezarri egin zen, milaka pertsonari bizia kenduz. 

Gehigarria 6 – Nafarroako konkista

Nafarroako konkistako prosezua 1512. urtean hasi zen, liga santuak Frantziari gerra deklaratu zionean. Liga honen barruan Fernando Katolikoa aurkitzen zen, Aragoneko erregea eta Gaztelako erregea zena, besteak beste. Hau indarra biltzen saiatu zen eta horretarako Nafarroarekin aliatu nahi zen, baina, hango erregeek ez zuten akordioa onartu Frantziatik aldentzen zireleako eta han ondareak zituztelako. Fernandok ez zuen hau ondo hartu eta Papari eskatu zion Frantziako erregea laguntzen zuen edozein nafartar eskumikuaren bidez zigortzeko. Azkenean, Nafarroako erregeek Bloiseko akordioa sinatu zuten, Frantziarekin aliantza bat sortuz Ingalaterraren eta Gaztela eta Aragon erreinuaren aurka. Honen ondorioz, Fernando Katolikoak Nafarroa inbaditzeko gutun bat jaso zuen, Julio II Aita Santuak bidalitakoa. Gutun honetan Nafarroako erregeak eskumikatzen zituen, Frantziako aliatuak izateagatik eta kristautasunaren kontra jotzeagaitik. Arazoa zen, Aita Santuak ez izan zuela gutun hori hain denbora tarte txikian idatzi, beraz, Fernando Katolikoak gutun hori idazteko agindua eman zuela sinesten da. Hortaz, Fernando Faltsarioaren ezizena ezarri zioten. Konkista 1512. urtean egin zuten, nahiz eta gero hainbat alditan Nafarroako erregeek boterea berreskuratzen saiatu baziren.

Geigarria 7 – Hiru Olatuak

Bermeon bazen sorgin bat besterena beretzen oso zalea. Egun batean, Matxin arrantzalea arrantzatik zetorren eta saski bete antxoa zeka- rren; batzuk bizirik zeuden oraindik. Sorgina bidera atera zitzaion:

-Kaixo, Martin, gaur arrantza ona, ezta? -esan zion.

-Bai, ez dago gaizki. Lan gogorra izan da, baina azkenean lanak balio izan du -erantzun zion arrantzaleak.

Handik alde egitera zihoan, nahiago baitzuen sorgin batekin hizketan inork ez ikustea, baina hark esan zion:

-Aizu, zergatik ez dizkidazu antxoa horiek ematen ?

-Baina zer diozu, emakume? -esan zion Matxinek bere onetik ateratzen hasirik- zu burutik egina zaude! Aide nire bidetik, atso zahar hori!

Eta hori esanez, mutilak bultzada batez baztertu zuen eta bere bideari jarraitu zion. Sorginak ezin zuen bere haserrea disimulatu.

-Madarikatua! Hau ez duk horrela geratuko! Ordainduko didak, bai! -esan zuen ukabila jasoz.

Eta, hori esanik, bere alabaren eta lagun sorgin baten bila joar

zen.

-Entzun ondo! Matxin arrantzaleak bere saskikada antxoa ukatu dit eta gainera, atso zaharra deitu dit… eta hori bai ez diodaia barkatuko! Bihar itsasoratzen denean, zain edukiko gaitu. Hiru olatu erraldoi bihurtuko gara. Mendeku hartuko dut! Lehenengo oIatuak kezkatu egingo du, bigarrenak ikaratu eta hirugarrenak… hirugarrenak hondoratu egingo du!

Eta hirurak hondartzarantz abiatu ziren. Matxinek ez zuen sal baziorik izango, baldin eta Takiok, bere auzoak, dena entzun eta lagu­nari esan ez balio. Matxin kezkatu xamar geratu zen… ez zen gauza ederra olatu bihur zitekeen sorgin ahaltsu batekin gaizki egotea… Hala ere, itsasoratu eta erasorako prestatzea erabaki zuen.

Biharamunean, ohi zuen bezala, sareak prestatu eta Takiorekin itsasoratu zen, hark berekin joan nahi zuela adierazi baitzion.

Bazeramaten alditxo bat itsasoan, eta horretan olatu handi bat ikusi zuten beraiengana zetorrela.

-Hona lehenengoa! -esan zuen Matxinek.

Olatua iritsi eta gora-gora jaso zuen txalupa.

Handik pixka batera bigarren olatua azaldu zen.

-Hara, bigarrena ! Eutsi, Takio, honek dantzan jarriko gaitu eta !

Eta hala gertatu zen. Bigarren olatua aurrenekoa baino handiagoa zen eta txalupa lehenengo ezkerrera eta gero eskuinera etzanarazi zuen. Bazirudien txalupa une batetik bestera hondoratuko zuela. Baina bigarren olatua ere pasa zen.

Azkenean, urrutira, hirugarren olatua ikusi zuten. Izugarria zen, besteak baino askoz handiagoa, beltza eta beldurgarria.

-Hara, bada, hirugarrena! Eme egon, Matxin -esan zion arran- tzaleak bere buruari-, okerrik egiten baduk galdua haiz eta !

Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu izugarri hura txalupa eta bi gizonak irenstera zihoanean, Matxinek arpoia jaurtiki zuen olatuaren bihotzera, erdi-erdira. Ikaragarrizko oihu bat entzun zuten, olatua gorri-gorri bihurtu zen segituan eta txalupa ukitu gabe desagertu zen.

Matxin eta Takiok pozaren pozez elkar besarkatu zuten eta portura itzuli ziren; arrantzarik egin gabe zetozen, baina aski zuten egun hartarako.

Biharamunean herritar guztiak galdezka ziren zer gertatu ote zitzaion sorgin famako emakume bitxi hari, arrastorik utzi gabe desa­gertu baitzen, hondartzan azaldu zen lepoko zapia ez bazen. Inor ez zen ausartu haren alabari eta lagunari ezer galdetzera; haiek, beltzez jantzirik, negar eta negar ari ziren itsas bazterrean.

Horretatik, Bermeoko arrantzaleek beti gogoratzen dute historia hau, eta beti batera azaldu ohi diren olatuei «hiru Mariak»deitzen diete.

EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti Martinez de Lezea

Gehigarria 8 – Zugarramurdiko Sorginak

Behin batean ba omen ziren bi anaia, Zugarramurditik hurbil bizi zirenak. Zaharrenak, Matias izenekoak, baserria, lurrak eta aziendak heredatu zituen, baina anaia gazteak, Perukok, soinean zeramana baino ez zuen.

Gazteak askotan eskatu zion anaiari bere kontura hasten lagun ziezaiola, baina Matiasek ez zion jaramonik egiten; nora joan ez zuen bitartean, Peruko berarentzat arituko zen lanean, eta doan gainera!

Egun batean, Perukok bere kabuz bizia ateratzea erabaki zuen, bere anaiaren morrai egotea baino hobe izango zela eta. Bideari ekin zion, bada. Berehala ilundu zuen eta logura zuenez, zubi batera iritsi zenean azpira sartu, ahal zuen erosoen jarri eta loak hartu zuen.

Bi ordu baino lehen, ahots batzuek esnatu zuten; aurrenik ez zen konturatzen non zegoen ere baina gero entzuten jarri zen. Ahotsak zubi gainetik zetozen. Hotsik egin gabe, burua pixka bat atera zuen zer gertatzen ote zen ikusteko eta sor eta lor geratu zen hiru emakume bitxi eroak bezala saltoka eta barrez ikusi zituenean, honela ziotela:

-Porla se, zalpate, funte fa, funte fi, txiri, biri, ekatzu, ekatzu, amen,

Hitz horiek behin eta berriro errepikatu zituzten eta azkenean, salto egiteari utzi zioten.

-Ai! Mari Kattalin, bai ondo ibili garela! -esan zuen gazteenak.

-Bai horixe, Mari Petronil! -erantzun zuen zaharrenak-akela- rre ederra izan dun gaurkoa!

Eta barrez hasi ziren. Perukok berehala antzeman zuen emaku­me haiek sorginak zirela eta bileraren batetik zetozela. Geldi-geldi, estatúen antzera, mutilak entzuten jarraitu zuen erne.

-Ja, ja, ja, ba al dakin, Mari Fermina? -esan zuen berriro zaha­rrenak-. Diru-maindire-pertzarik-gabeako etxekoandrea gaixo zegon; han ditun sendagile, petrikilo eta barberuak, baina ez dinate haren gaixotasunarentzat erremediorik aurkitzen.

-Ez dun izango, Mari Kattalin! -esan zion ez gazteen ez zaha- rren zenak- eta hik ba al dakin, bada, erremedioa?

-Ja, ja, jakingo ez dinat bada ! Elizako atean, harri baten azpian, apo bat zegon eta apo horrek ogi bedeinkatua zeukan ahoan. Ogi horren zati bat ematen bazioten sendatuko dun !

Eta barre eta algara artean, hiru sorginek bideari jarraitu zioten.

Haiek desagertu orduko, Peruko zubi azpitik atera eta elizara joan zen, harria jaso, apoa hartu, ogi bedeinkatua ahotik kendu eta haren zati bat gaixoari emanik, berehala sendatu zen. Haren senarrak oso eskuzabal jokatu zuen mutilarekin eta hala Perukok baserria, lurrak eta aziendak erosi zituen, anaiarenak baino askoz hobeak.

Matiasek, anaiaren bat-bateko aberastasuna ikusita, noia lortu zuen galdetu zion eta Perukok dena esan zion. Matias diruzaleak lehen baino gehiago izateko antsia zuen eta sorginei entzutera joatea erabaki zuen. Joan zen zubira, ezkutatu zen azpian eta zain geratu zen. Ez zuen luzaroan itxaron behar izan, laster etorri ziren, esanez:

-Ez garela, bagarela, hamalau mila hemen garela!

Oraingoan ordea, ez zuten ez saltorik ez barrerik egiten.

-Mari Petronil !

-Bai, Mari Kattalin?

-Mari Fermina !

-Bai, Mari Kattalin?

-Lehengoan norbaitek guk esandakoa entzun zinan eta gaur ere baten bat entzuten ari dun.

Hirurak bila hasi ziren eta zubiaren azpian Matias aurkitu zuten. Joka hebaindu zuten eta geroztik bere onera etorri ezinik ornen dabil.

EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti Martinez de Lezea

Gehigarria 9 – Deabrua Baino Azkarragoa Zen Sorgina

Bazen behin gizon bat oso larrituta Deabruari bere arima saldu ziona zorrez josita zegoelako. Honek ordaindu zion baldintza batekin; urtebete barru ez baldin bazuen Deabruaren adina,gizona bere arima eman behar zion; Biek ados geratu ziren Epe hori bukatzen hasi zenean, zorduna oso urduri zebilen, ezin zuelako bere hitza alderatu. Baiño belagile batekin egin zuen topo eta bere arazoa azaldu zizkion,azaldu eta gero belagilea lasai egoteko esan zion, bera bazeukala horretarako erremediu on bat, hau zala, orduan eskatu zion gizonari ezti libra bat eta oilo lumeez betetako saski bat. Belagilea Deabruarekin topo egin zuenean, astintzeko keiñua egin zuen,ileak askatu zituen ta makurtuz Deabruaren hanke-tartean ikusten hasi zen, Deabru bera izutzeko, lortu zuna azkenean.

Deabruak esan zuen:

-Eun te berogei ta amar urte baitek mundu unten bañan ez diet oilako ikusi Hau esanez, Deabrua gaixotu zan.

Zorduna bere agerraldia egin zuen ta Deabruak esan omen zion:

-Ba al dakik nere adiña?

-Uste diat baietz,eun te berogei ta amar urte dituk

Deabruak erantzun zion:

-Hi baiño beste edonor trebeago jakinarazi dik;bestela ez huan asmatuko.

EUSKAL HERRIKO LEIENDAK. Toti Martinez de Lezea

Gehigarria 10 – Itun Zaharra, Genesia III, El pecado

El hombre respondió:

  • La mujer que me diste por compañera me convidó el fruto y comí.

El Señor Dios le replicó:

  • ¿Qué has hecho?

Ella respondió:

  • La serpiente me engañó y comí.

A la mujer le dijo: 

  • Multiplicaré los sufrimientos de tus embarazos, darás a luz hijos con dolor, tendrás ansia de tu marido, y él te dominará.