Gure ikerketa

IKERKETAREN GARRANTZIA

Sorgin ehizaren fenomenoa guztion ezagutzara heltzea nahi dugu. Gaur egun ez zaio garrantzirik ematen eta hainbat galdera erantzunik gabe geratu ziren. Galdera hauetako batzuei erantzuna bilatu nahi diegu eta gertakari harrigarri honi buruz gehiago jakin nahi dugu. Zergaitik ez zaio garrantzirik ematen? Zelako eragina izan zuen garaiko gizartean? Zergaitik gertatu zen? Izan al du eraginik gaur egungo munduan?

Kezkatzen gaituzten horrelako galderen erantzunak lortzeko ikertu egin behar dugu, izan ere, beti daude perspektiba berriak aurkitzeko. Gure kasuan, sorginen ehizaren inguruan dauden iritziak ikusiko ditugu eta gurea sortuko dugu ikertuz. Ez hori bakarrik, garrantzia emango diogu gure ikerketari munduari zabalduz.

HELBURUAK

Gure helburua sorgin ehizatik abiatuta errepresioaren zergaitiak eta eragina ezagutu ondoren, historian zehar emakumearen irudia nola baldintzatua izan den ikertzea da, zientzian, gizartean, zein bizitzan.

16-17 urteko 35 pertsonei egindako ikerketa baten bidez (gehigarria 1), sorgin ehizari buruzko ezjakintasuna frogatu dugu, guk ere bizi izan duguna. Gai honen inguruan gure ekarpena egiteko, gure helburu nagusia hiru galdeerei erantzuna aurkitzea eta hauek egiteko ikertu behar izan duguna webgune batean aurkeztea da. Milaka galdera daude zalantza handia sortzen dizkigutenak, baina hauetatik hiru aukeratu behar izan ditugu.

  • Zer izan zen sorgin ehiza?

Galdera honetan historikoki gertatu zena aurkeztuko dugu, Euskal Herriko probintzia ezberdinetan finkatuz eta XVI eta XVII. mendeetan mugatuz.

  • Zergaitik emakumeek pairatu zuten gehiago?

Honetan ere Euskal Herriko emakumeetan finkatuko gara, ez beste leku batzuekin konparatuz, baizik eta Euskal Herriko biztanleriatik zergaitik emakumeak izan ziren sorginkeriaren biktima nagusia edo zergaitik heldu zaigu era honetan gure mendera.

  • Zer izan ziren sorginak eta zer dira?

Gure azken galderan “sorgin” hitzaren etimologia ezberdinak aztertuko ditugu, baita euskal mitologiako kondaira ezberdinak ere, sorgin ehiza gertatu baino lehen sorginak zer ziren ikertzeko. Ondoren sorgin ehiza gertatu zen garaian nola ikusten ziren pertsona hauek ikusiko dugu eta azkenik, gaur egun zer den sorgin bat ikertu nahi dugu eta sorginak egoten jarraitzen duen.

Azkenik, ikertutakoa eta ikasitakoa mundura zabaltzeko webgune hau sortu dugu eta dibulgaziorako beste hainbat proiektu aurrera atera ditugu, esate baterako, hitzaldiak, artelanak eta bideoak.

HIPOTESIA

Momentuan gaiaren inguruan hainbat zalantza dauzkagu, ez baitakigu zenbateko zabalera izango duen. Sorgin ehizari dagokionez, entzunda ditugu Zugarramurdin eta Lapurdin emandako prozesuak. Hauetan, emakumeak ziren biktima nagusia eta erlijio katolikotik kanpoko sinesmenak zeuzkatenak akusatzen zituzten. 

Jarraitzeko, emakumea patriarkatuaren menpe zegoen eta sorgin ehiza honen ondorio izan zen, besteak beste. Patriarkatuaren ondorioz, emakumea bai zientzian, bai gizartean baztertua izan zen eta gaur egun, adibidez, “kristalezko sabaia” fenomenoarekin baztertze honen jarraipena ikus dezakegu.

METODOLOGIA

Lehenik eta behin, 1. batxilergoko 35 ikasleri egindako galdetegi bat prestatu dugu sorgin ehizaren inguruan, gaiaren inguruko ezjakintasuna frogatzeko. Ondoren, lehenengo galderarekin abiatu gara eta informazio iturri ezberdinei esker, esate baterako Jose Duesoren “Brujería en el País Vasco” liburua eta bestelako webguneak,  Euskal Herrian XVI eta XVII. mendeetan gertatutako jazartze eta prozesu garrantzitsuenetariko batzuk identifikatzeko gai izan gara. 

Ondoren, bigarren galderaren erantzuna bideratzeko, testuinguru bezala patriarkatuaren aztapenak aztertu ditugu”La guerra más larga de la historia” liburuaren ideia batzuk islatuz. Jarraitzeko, “Malleus maleficarum” inkisidoreen gidaren ideia misoginoak ikertu ditugu, emakumearen eta sorginkeriaren arteko harreman estua arrazoitzeko. Aurreko galderaren harira, Nafarroako konkistaren ondorioak emakumearen irudian aztertu ditugu Amaia Nausiaren ikerketa baten emaitzen bitartez eta galderarekin amaitzeko, kapitalismoaren hasierak emakumezkoaren ideian izandako eragina aurkeztu dugu.

Azken galderari dagokionez, sorgin hitzaren etimologia aztertu dugu eta euskal mitologian izandago paper garrantzitsuari buruzko informazioa bilatu dugu bai sorginen pertsonaietan, bai Mari jainkosaren irudian ere. Horretarako, Toti Martínez de Lezearen “Euskal Herriko leiendak” liburuko kondairetan oinarritu gara. Erantzunarekin jarraitzeko, Ingalaterrako Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishek egindako ikerketa batetik abiatu gara sendagileek pairatu zuten baztertzea aztertzeko. Hemendik abiatuz, gaur egungo emakumearen parte hartzea sendagintzan eta medikuntzak aztertu dugu, baita zientziako beste arloetan ere, batez ere, estatistika eta informazio web orrialdeetan oinarrituz.

Sorgin ehizaren fenomenoan murgilduz, Asisko Urmenetaren “Sugarren mende” liburuaren hitzaldira joan gara eta hau bukatzean, gaiaren inguruko aditu nafartarrari elkarrizketa bat egiteko gai izan gara.

Gure emaitzak eta ikerketa mundura zabaltzeko, hainbat proiektu aurrera eraman ditugu, esate baterako, “kaixomundua” izeneko lehiaketak eskainitako baliabideekin sortutako blog-a, Instagram kontu bat, gure ikerketaren ideia islatzen duen artelan eta bideo bat eta hitzaldiak.